Kapera

Kapera aldare bakarreko otoitz leku mota bat da, independentea izan daitekeena edo eraikin nagusi baten zati izan daitekeena.

Kapera itxia
Kapera

Horrela, kapera izenarekin eraikin eta instituzio ezberdinak biltzen dira:

Alde batetik, elizatan aurkitzen diren departamendu ezberdinak, aldare nagusiaz apartekoak. Kapera hauek, oro har, deanbulatorioa eta gurutzaduraren arteko muturrean dago, gainera, basilika oinplanoko ohiko elizan alboko nabeek eskaintzen duten espazioa hartuz, sarrera independenteko gela txikiak bezala ere egon daitezkeen arren. Historikoki, kaperak, izen ezberdinekin eta patronimikoekin bataiatuak izan dira, bereziki santuenak eta Mariaren gurtzatik datozen izenekin. Kaperara, nagusiki, gizarte bateko gremioetako partaideak joaten dira otoitz egitera.

Kapera, funtsean, erretaula, aldarea eta zutabe txikiekin osatua dago, sabaia sekula ez da kupula edo ganga batean amaitzen, tamaina handiagoko kaperetan, amaiera hori badagoen arren, bere omenez kapera eraiki den santu patroiaren irudia, pertsona garrantzitsuren bat lurperatua izan den erdiko hilobi bat eta bertara otoitz egitera doazen fededunentzako aulki gutxi batzuk. Kaperak, Katedral Handia edo Basilikaren alaba txikiak bezala agertzen dira.

Historiara pasa diren kaperak existitzen dira, euren barnean, mirari ugari gertatu direla uste baita.

Kapera motak

  • Hil kapera: pertsonaiaren baten hileta elizkizuna egiteko altxatzen den tumulu antzeko bat.
  • Kapera nagusia: Presbiterioa eta aldare nagusia aurkitzen diren elizaren zati nagusia.
  • Errege kapera: Euren zerbitzua, errege jauregi batean eta honekin lotutako eraikinetan ematen duten apaiz taldea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.