Kapaneo

Kapaneo, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Καπανεύς Kapaneús), Hipseo eta Astinomeren seme bat zen. Evadne zen bere emaztea eta Estenelo bien semea.

Kapaneo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAlector (en) Itzuli eta Hipponous (en) Itzuli
AmaAstynome (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Evadne (en) Itzuli
Seme-alabakSthenelus son of Capaneus (en) Itzuli
Kapaneok Tebaseko harresiak eskalatzen ditu. Irudi gorrien anfora campaniarra. K. a. 340. Getty Villa

Elezaharraren arabera, Kapaneok indar handia zuen, baita gorputz boteretsua ere, eta gerlari bikain bat zen. Bere harrokeriagatik ere nabarmentzen zen. Mitoaren arabera, Tebasen setioan, Kapaneo, hiriaren harresi parean geratu zen, eta berak hiria inbaditzea, Zeusek berak ere ezingo zuela eragotzi aldarrikatu zuen. Eskiloren lanean, Kapaneok, esku batean zuzi bat daraman gerlari bat irudikatua duen ezkutu bat darama, eta "Nik erreko dut hiria" irakur daiteke, beraren ikur bezala. Bere harrokeriagatik, Zeusek, Kapaneo jo eta hil zuen tximista batekin, eta Evadnek, bere burua bota zuen bere senarraren hil sura eta hil egin zen. Bere istorioa, Eskilok kontatu zuen Zazpiak Tebasen aurka lanean, baita Euripidesek eta Estazio olerkari erromatarrak ere.

Jainkotiar komedian, Dante Alighierik, Kapaneo, Infernuko zazpigarren zirkuluan ikusten du, hamalaugarren ertzean dagoena. Gainontzeko biraotzaileekin edo "Jainkoaren aurkako bortitzekin", Kapaneo, erretzen ari den hareazko lautada batean hiltzera kondenatua da, bere gainean sua erortzen ari den bitartean. Kapaneok, jainkoa biraotzen jarraitzen du (jentila izaki, Jove edo Jupiter deitzen duena) bere buruari ematen ari zaizkion geroz eta min gogorrakoak jasanda ere, Jainkoak, "mendeku gozorik izan ez dezan".


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.