Kapadozia
Kapadozia[1] (grezieraz Καππαδοκία/Kappadokía eta turkieraz Kapadokya) Turkiako erdialdean dagoen eskualdea eta Anatoliako antzinako lurraldea da. Gaur egun Aksaray eta Nevşehir probintzien barruan dago nagusiki, izandakoaren zatia besterik ez delarik.
- Artikulu hau Italiako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapadozia (argipena)».
Göreme parke nazionala eta Kapadoziako labar guneak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kapadoziako ikuspegia | |
Mota | Biak |
Irizpideak | i, iii, v, vii |
Erreferentzia | 357 |
Kokalekua | Turkia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia eta kultura aberatsekoa izanda, herrialdeko turismoaren baliabide nagusietakoa da. Naturaren aldetik, erdi basamortuko paisaia ikusgarriak daude eskualdean, haizeak eta erosioak sortutako harri eta hondarrezko forma bitxiak erakusten dituena.
Hau guztia dela eta, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen Kapadoziako inguruneak.
Historia
Persiar Inperioa desagertu ondoren, Ariarates I.a (K.a. 405-K.a. 322), lurraldeko errege eta gobernari bihurtu zen, eta Kapadoziako Erresuma zabaldu zuen Itsaso Beltzeraino. Bakean bizi izan ziren Alexandro Handia hil arte, gainbehera hasi zenean.
Erromatar Inperioaren probintzia izan zen I. mendean, Cappadocia izenarekin, bi mende geroago Armenia Prima eta Armenia Secunda lurraldeetan banatu zuten eta VI. mendean Cappadocia Prima eta Cappadocia Secundatan.
Jesukristoren ondorengo lehendabiziko mende horietan kristautasunaren hastapeneko komunitateak sortu zituzten bertan, erdi ezkutuan eta hainbat lekutan lur azpiko hiriak eraikiz, gaur egun ere orduko aztarnak ikus daitezkelarik.
Azkenik, Otomandar Inperioaren garaian Nevşehir hiria sortu zuten, XVIII. mendearen hasieran, eta gaur egun ere eskualdeko hiri nagusia da.
Kultura ondarea
Eskualdea arras aberatsa da eremutarren kobazulo eta antzinako labar-monasterioei dagokienez, munduko ingurune zabalenetarikoa mota honetakoa barne hartzen duelarik. IV. mendean lehenengo eremitak joan ziren ingurune honetara, eta gaur egun Göreme eremuan haitz kontzentrazio handiena dago, eskualdean zehar beste hainbat sakabanatuta badago ere. Tokalı, Elmalı, Barbara, Yilanlı, Karanlık eta Çarıklı elizak nabarmentzekoak dira Göremen, XI. mendekoak direnak eta haitzen barruan egindakoak daudenak.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez)Aksarayko gobernazioaren webgunea
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |