Kaos (fisika)

Kaosa, fisikaren termodinamikan definituriko entropiaren berdintsua da. Kaosa kontzeptu poetiko edo metafisikoa da diskordia zentzua duena, eta entropia, aldiz, sistema fisiko baten zehazki definituriko funtzioa da. Kaosak zentzu orokorrean erabateko nahaste, ulertezin eta heterogeneoa den anabasa adierazten du. Kontzeptu intuitibo hau ez dator bat Termodinamikaren Bigarren Legearekin, honek dio sistema itxi batean entropia ezin dela gutxitu. Entropia maximizatua egotea beti sistema baten itxurazko homogeneotasunaren adierazle da. Sistema homogeneo batean eragindako zorizko perturbazioek ez dute aldaketa adierazgarririk ematen, beraz zientzialariek esango lukete, aleaotoriotasuna, kaosa, maximizatua dagoela. Sistema hauek isotropikoak dira.


Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.