Kanuto V.a Danimarkakoa
Kanuto V.a Magnussen (danieraz: Knud V Magnussen) (c. 1129 - Roskilde, 1157ko abuztuaren 9a) Danimarkako erregea izan zen 1146tik 1157ra.
Kanuto V.a Danimarkakoa | |||
---|---|---|---|
1147 - 1157 ← Erik III.a Danimarkakoa - Valdemar I.a Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1129 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Roskilde, 1157ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Magnus I of Sweden | ||
Ama | Richeza of Poland, Queen of Sweden | ||
Ezkontidea(k) | Helena of Sweden (en) (1156 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | House of Estridsen (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | daniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Magnus Nilssen eta Ryksa Poloniakoaren semea izan zen. Erik III.a Danimarkakoaren abdikazioaren ondoren Jutlandiako nobleek Kanuto errege izendatu zuten, Sjaelland eta Eskaniakoek Svend III.a Danimarkakoa errege koroatu zuten bitartean. Hurrengo urteetan Kanutok ez zuen Svend garaitu eta Danimarka osoa kontrolatu. Hala ere, 1147an, bendoarren aurkako gurutzada batean aliatu ziren. Ondoren, berriro borrokatu zuten eta Kanuto garaitua izan zen eta 1150ean Suediara ihes egin zuen. Behin baino gehiagotan erreinua birkonkistatzen saiatu ondoren, Valdemar I.a Danimarkakoarekin aliatu zen eta Svend garaitu zuten. 1157an Kanuto, Svend eta Valdemar elkarrekin gobernatzeko konpromisora iritsi ziren eta Kanutok Sjaelland jaso zuen. 1157an Roskilden ospatu zen bake oturuntzan Kanuto Svenden gizonek hil zuten.
Helena Suediakoarekin ezkondu zen, baina ezkontzak ez zuen seme-alabarik izan. Kanutok seme-alabak izan ebezan senar-emazteetatik kanpo, Niels Aarhuskoa eta Valdemar Danimarkakoa gotzaina.
Genealogia
Kanpo estekak