Kanuto (abestia)
Kanuto euskal abesti herrikoi edo ume kanta bat da. Oskorri euskal folk musika taldearen bertsioan egin da ezaguna. 1993ko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Hitzak oso fonetikoak dira, erritmoa oso bizia markatzen dute soinu onomatopeikoekin;
Kanuto (abestia) | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Argitaratze-data | 1993 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Kutsu errebelde ematen dute hitzek, amarengandik bereizi hasi nahi duen ume txikiarena. Kalean min hartu duen umeari amak ohera joateko esan dio, eta gero umeak ezetz erantzuten dio, berak ez duela ohera joan nahi.
2021an Indian Suchetha Satish Keralako neskak munduko errekor bat lortu zituen 16 urterekin: 120 abesti abestu zituen, bakoitza hizkuntza desberdin batean. Horietako bat euskarazko Kanuto abestia izan zen. Suchetharen ama-hizkuntza malayalama da.[1]
Hitzak
Kanuto (usadioko letra) Egun baten Kanuto Amak esan ei eutsan Kanuto Zizilindro, |
Kanuto (euskara batuan) Egun baten Kanuto Amak esan ei (omen) zion Kanuto Zizilindro, |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Oskorri taldearen "Kanuto" abestiaren bertsioa entzungai.
- Ahobetekanta Kantaren partitura, hitzak eta iruzkina.
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
- Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
- Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.
- Markina Auzmendi, Ane. (2021-08-28). ««Oskorri taldearen abestia oso polita da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).