Kantzer tropikoa
Kantzer tropikoa ekuatoretik iparraldera 23º27' dagoen paraleloa da. Eguzkia iparraldeenen modu zenitalean jo dezakeen paraleloa da. Ekaineko solstizioan eguzki izpiak elkartzutak dira latitude honetan. Kantzer tropikoak, era berean, zonalde tropikalaren iparraldeko muga zehazten du.
Izenaren jatorria egun horretan antzina Eguzkia Kantzer konstelazioan zegoelako eman zitzaion. Gaur egun, hala ere, Geminis konstelazioak hartzen du leku hori.
Lurraren esferako paraleloa, latitude zirkuluetan bosgarren handiena.[1]
Zeharkatzen dituen herrialdeak
Tropiko honek herrialde eta eskualde hauetatik igarotzen da, Ozeano Atlantikotik ekialdera: Mendebaldeko Saharako, Mauritania,Mali, Aljeria, Niger, Libia, Txad, Egipto, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Oman, India, Bangladesh, Myanmar eta Txina.Taiwan, Hawaii (Estatu Batuak), Mexiko eta Bahamak.
Klima
Kantzer Tropikoko klima, oro har, beroa eta lehorra da, Txinako eskualde menditsu hotzenetan eta ekialdeko kostaldeetan izan ezik, non prezipitazio orografikoak oso astunak izan baitaitezke, leku batzuetan urtean 4 metro. Kantzer Tropikoko eskualde gehienek bi estazio dituzte: uda oso beroa, 45 °C-ra iristen dena, eta negu epela, 22 °C inguruko maximoekin. Kantzer Tropikotik hurbil edo bertan dagoen lurraren eremu handi bat Saharako basamortuaren barruan dago; ekialdean, berriz, Monzoiaren araberako klima da, hau da, ekainetik irailera bitarteko denboraldi heze baten ondoren euri gutxi urtearen gainerako hilabeteetan.
Kantzer Tropikoko inguruko mendirik altuena Taiwanen dagoen Yu Shan da. Mendi horrek azken Maximo Glaziarrean 2,800 metroraino jaisten ziren glaziarrak bazituen ere, bakar bat ere ez du iraun, eta gaur egun ez dago glaziarrik Kantzer tropikorik 470 kilometroan, Gertuenak, Himalaietako Minyong et Baishui dira iparraldean eta Iztaccíhuatl hegoaldean.[2]
Kulturan
Henry Miller estatubatuar idazleak Tropic of Cancer nobela idatzi zuen 1934an.
Erreferentziak
- 218. Geomatika eta Topografia Hiztegia. "datum horizontal". Euskalterm. Terminologia Banku Publikoa.
- (Gaztelaniaz) «Trópico de Cáncer - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |