Kantabriera (antzinako hizkuntza)
Kantabriera antzinako kantabrien hizkuntza galdua da. Adituek zalantzan dute aurreindoeuropar ala indoeuroparra zenetz. Teoria hedatuenen arabera, K. a. VIII. mende inguruan sortu zuten, jatorrizko aurreindoeuropar herrien eta indoeuropar zelten gurutzaketaren ondorioz.[1] Hala ere, Salvador Conejo bezalako adituek kantabriera, aitzineuskara eta karpetaniera Iberiar penintsulako zeltiberierarekin lotzen dituzte.[2]
Kantabriera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | iparraldeko Hispania |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak | |
Hizkuntza kodeak |
Edonola ere, zalantzazkoa da inguruko hizkuntzekin lotzea eta zeltarren aurreko aitzinkantabriera zela onartzen dute aditu gehienek.[3]
Teoria nagusiak
- Antonio Tovar aurreindoeuropar substratuaren defendatzaile nagusietako bat da (1955), euskarak eta kantabrierak jatorri bera zutela defendatu zuena.[4] Horretarako, Kantabriako onomastikan eta toponimian aitzineuskararekin loturiko adibideak proposatu zituen. Hala eta guztiz ere, zelten eragina onartzen du kantabrieran, baita hizkuntza indoeuropar familian sartzeko ere.
- Julio Caro Barojak topaturiko epigrafiari esker, indoeuroparra zela esan zuen, gensetan antolatzea zeltar jatorriaren ikurra zela argudiatuz; nolanahi ere, teoriak aurreindoeuropar ezaugarriak lekuz kanpo uzten ditu.[5]
- Eduardo Peralta Labradorrek indoeuropar substratuaren defendatzailea da: K.a. II. milurteko eta K. a. 1000. urte arteko indoeuropar inbasioek sortua zela dio. Haren aburuz, hasierako "p" eta bokal artekoa mantentzea teoriaren euskarri nagusia da.[6]
Erreferentziak
- Cantabria Joven - Historia. El pueblo cántabro. .
- Salvador Conejo, Diego. (2011). Tierra de carpetanos. Visión Libros, 315 or. ISBN 9788490111321..
- Moreno Fernández, Francisco. (2005). Historia social de las lenguas de España. Ariel, 40-41 or. ISBN 9788434482630..
- Ariza Viguera, Manuel. (1989). Manual de fonología histórica del español. Síntesis ISBN 978-84-77380535..
- Peralta Labrador, Eduardo. (2003). Los cántabros antes de Roma. Espainiako historia errege-akademia, 33 or. ISBN 978-84-89512597..
- Peralta Labrador, Eduardo. (2003). Los cántabros antes de Roma. Espainiako historia errege-akademia, 283 or. ISBN 978-84-89512597..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.