Kantabriako eskualdeak
1999ko apirilaren 28ko Kantabriako Erkidegoaren Eskualdeen 8/1999 Legeak dioenaren arabera eskualdea erkidegoaren lurralde antolakuntzarako beharrezkoa den erakundea da. Lege honekin Kantabriako eskualdeen garapenari bidea irekitzen zaio, honela eskualdeetako erakundeen sorkuntza sustatzen delarik, azken hau orain arte ia garaturik gabeko prozesua izan delarik. Era berean, lege honen arabera erkidegoko lurraldearen %70aren eskualde antolakuntza burutu ez baldin bada, eskualde hauen sorkuntza ez da erkidego osoko lurraldean orokorki ezartzea derrigortuko. Modu berean, Santander hiria aipatutako eskualdeen lege horren bidez arteztua ez dela izango behin ongi argitua gelditu delarik, aldiz, Santander-Torrelavegako Gune Metropolitarra ezarri beharko da[1].
Kantabriako eskualde banaketa
Gaur egun Kantabriako eskualdeek ez dute izakera administratiborik eta nekez zehaztuta daude. Erkidego honetan Liébana (Europako Mendietan duen kokapen geografikoarengatik), Trasmiera eta Campoo-Los Valles (Ebro ibaiaren haranean) eskualdeak bakarrik daude argikiro zehaztuta edo mugatuta. Halere, ezberdintasun funtzionalak ezarri daitezke, hauen bidez erkidegoa eskualdeetan banatu daitekelarik:
Eskualde administratiboak
- Asón-Agüerako eskualdea: Baserritar girokoa da. Bertan Asón eta Agüera ibaien goi ibarrak kokatzen dira. Bizkaia eta Euskal Herriaren mugatik oso hurbil dago. Eskualde honen hiriburua Ramales de la Victoria udalerria da.
- Besayako eskualdea: Bere hiriburua Torrelavega da, Besaya ibaian zehar hedatzen da, ibai hau eskualde hau gurutzatzen duteen komunikabideen ardatza delarik. Izakera industrial sendoa du.
- Campoo-Los Valleseko eskualdea: Ebro ibaiaren jaioleku osoa hartzen du, bere hiriburua Reinosa delarik. Baserri giroko izakera nabarmena du, Reinosa eta Mataporquera bezalako industriaguneen salbuespenarekin. Azken urteetan eskualde honek despopulaketa eta desindustrializazio prozesu nabarmen bat jasaten ari da.
- Costa Occidental eskualdea: Izakera hiritarra du. Santillana del Mar udalerritik hasi eta Asturiasen mugaraino hedatzen da.
- Costa Oriental eskualdea: Izakera hiritar eta turistikoa du, Colindres udalerritik hasi eta Bizkaiko (Euskal Herria) mugetaraino hedatuko litzateke, hegoaldetik kostalde aurretik dauden mendilerroetaraino ailagatuz.
- Liébanako eskualdea: Europa Mendietan kokaturik dago, kareharrizko harresiez inguratutako pertza handi baten itxura duen bere orografiak Kantabriako eskualde zehaztuena bilakatu du. Sarrera zailekoa, baserritar izakera handiko eskualdea da, bere hiribura Potes udalerria da.
- Saja-Nansako eskualdea: Besayako eskualdetik hasi eta Asturiasko mugetara iristen da, iparraldetik berriz La Marina ("Kostaldea") deritzon eremutik hasi eta Peña Sagrako mendiak eta Kantauriar mendilerrora ailegatzen da. Baserri giroko eskualdea da.
- Santanderreko eskualdea: Izakera industrial eta hiritarra du. Santander hiriak (eskualde honen hiriburua) eta Santanderreko badian zehar doan kostaldeko arkuak osatzen dute, hegoaldetik berriz, Penagos udalerria eta La Matanzako mendilerroraino doalarik.
- Trasmierako eskualdea: Santanderreko badiatik hasi eta eskualde jonetako udalerri garrantzitsuena den Santoñaraino doa.
- Valles Pasiegos eskualdea: Pas eta Miera ibaien goi ibarrek osatzen dute. Toranzo, Carriedo, Cayón eta Paseko haranak osatzen dute. Baserri giroko izakera du, bere biztanleria zerbitzu bila Torrelavega, Santander edo Laredo udalerrietara joan ohi da. Bere berezko ezaugarri historikoak direla eta, Pasiegotar haranak aipamen berezia merezi du.
Eskualde abeltzainak

Kantabriako erkidegoan Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hainbat eskualde nabarmentzen ditu. Hauek lirateke: Gama, Cabezón de la Sal, Corrales de Buelna, San Vicente de Toranzo, Solares, Potes, Ramales, Reinosa, Santander, San Vicente de la Barquera, Torrelavega eta Villacarriedo[2].
Eskualde turistikoak

Kantabriako Kultura, Turismo eta Kirol Kontseilaritzaren arabera bederatzi eskualde ezberdin nabarmentzen diren beste sailkapen bat badago eta hauek lirateke: Liébana, Saja-Nansa, Costa central, Besaya, Campoo, Santander, Pas-Pisueña-Miera, Trasmiera eta Asón-Agüera.[3]
Landako eskualdeak
Kantabriar Landako Garapen Sareak, Tokian-Tokiko Kantabriar Laguntza Taldeek ("Acción Local cántabros") sortutako erakundea, kantabriar lurraldea sei erkualdeetan banatzen du, hauetako bakoitzean politika publikoen garapenaz eta gauzatzeaz arduratzen delarik. Landako ikuspegia denez, oso txokoratua dagoen eremu bat ere bada. Aipatutako eskualdeak honako hauek dira: Saja-Nansako eskualdea, Campoo-Los Vallesko eskualdea, País románico, Pas-Pisueña-Miera, Liébanako eskualdea eta Asón-Agüerako eskualdea-Trasmierako eskualdea[4]
Ikus gainera
- Kantabriako lurralde antolakuntza.
Bibliografia
- De Cos Guerra, O. (2005): Propuesta de delimitación del área metropolitana de Santander. Realidad funcional, organización administrativa y gobernanza. Santander. Eskualdeko Administrazio Publikoaren Ikerlan Zentrua. Kantabriako Gobernua. ISBN 84-689-5197-8
Erreferentziak
- Ley 8/1999, de 28 de abril, de comarcas de la Comunidad Autónoma de Cantabria.
- Kantabriako eskualde abeltzainak Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren arabera.
- Kantabriako Kultura, Turismo eta Kirolaren Kontseilaritzaren webgune honetan ikus liteke
- Kantabriar Landako Garapen Sarearen eskualde mapa