Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Ijentea kaletik Koruko Andre Mariaren kaleraino doa. Izena Santa Maria eliza ondoan zegoen kanpandorretik dator.
Kanpandegi kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°19′22.7″N 1°59′12.9″W |
Kale honek Parte Zaharreko zonalde altuenak batzen ditu (Urgull mendiko beheko aldea eta Fermin Kalbeton kaleko goiko duna) eta, horregatik, Portu kalea zubi baten bidez igarotzen du.
Kale historikoa
Kale honek aspalditik gorde du bere izena. 1630ko Udal Ordenantzetan agertzen da lehen aldiz: "Nikolas Orendainen etxetik Santa Mariaren kanpandorreraino". 1813ko hiri-hondamendiaren ondoren kalea hobetu zen, zuzenago eta zabalago eginez. Kale horretan Zubi-gain elkartea eta San Migel Goiaingeru ikastetxea (ezagunago Elizaran ikastetxea bezala) daude
Izenaren jatorria
XIII. mende edo XIV. mendetik, Santa Maria elizaren ondoan kanpandorre bat egon zen. Dorre horrek orratza eta lau kanpai-horma alboetan zituen. Dorrea espetxe moduan eta, halaber, elizaren kanpandegi bezala erabili izan zen. Zoritxarrez, gertatutako lurrikaren ondorioz dorrea pitzatu egin zen. 1817ko ekainaren 4ean Udalak dorrea botatzea erabaki zuen. Eraikuntza horretatik ateratako harriak beste etxeak egiteko erabili zen, Boulevardeko San Jeronimo kalea eta Kale Nagusiko artekoak, alegia; etxe horiek Nemesio Salcedorenak bezala ezagutzen dira.[1]
![](../I/Portu_kalea.jpg.webp)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak Donostiako Udalaren webgunean.