Kanpaina militar

Kanpaina militarra eremu geografiko berean eta aldi berean gertatzen diren ekintza militarren multzoa da. Zientzia militarren testuinguruan, kanpaina militar batek egoera militar edo politiko bat lortzera bideratutako operazio militar guztiak barnean hartzen ditu,[1] normalean defentsa- edo eraso-indar batek egiten dituenak, muga geografiko eta denborazko batzuen barruan.

Italia inbaditzeko Hanibalen kanpainaren mapa
Artikulu hau helburu estrategiko batez eskualde eta denbora jakinetan antolatutako ekintza militarren multzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanpaina (argipena)».

Kanpaina militarrak, beraz, gudu segida bat dira (edo bi kontrario edo gehiagoren arteko gatazka armatuak), non alde bakoitza besteak garaitzen saiatzen den, eta gerra batean garaipena lortzeko indar militarrek (erregularrak edo irregularrak) egindako maniobrak.

Hitzak Italiako Campania eskualdearen izenetik dator, non erromatarrek urtero espedizioak egiten zituzten.

Erreferentziak

  1. Военный Энциклопедический Словарь.. Mosku: Hauptredaktion S. F. Achromejew, 313 or..

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.