Kanon (musika)

Kanona instrumentuek edota ahotsek melodia edo subjektu bera edo haren transposizioa une desberdinetan jotzen hasiz osatzen den kontrapuntu-konposizioa da. Parteak bata bestearen ondoren hasten dira, tarte erregular edo irregularretan. Subjektua unisonoan, zortzidunean edo bestelako bitarte jakin batzuetan errepika daiteke (eskuarki, laudunean edo bostunean).[1]

Unisonoan abesten duten hiru ahotseko kanona.
entzun

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.
Artikulu hau musika-lanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanon».

Historia

XVII. mendean, eta geroago Bachen lanarekin, kanonak bere sormen guztia garatu zuen. Aro sinfonikoan eta erromantizismoan, kanona bigarren planora pasatzen da. XX. mendearen hasieran, neoklasizismoarekin eta serialismoarekin, garrantzia berreskuratu zuen.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.