Kanoa
Kanoa arraun-ontzi estu arina da, pala bakarrekoa. Bi muturrak zorrotzak ditu, eta goialdetik irekia dago, kayak-ak ez bezala. Ameriketako indiarren ontzi hori (kanoa hitza karibe indiarrei jaso zien Kolon-ek) ehizarako eta garraiorako erabiltzen zen, eta arraunlari batekoa edo bikoa zen gehienetan, zenbait gerra-kanoatan hogei arraunlari erabili baziren ere. Kirol-ontzi gisa, kanoa- eta kayak-estropadak arraun-proba olinpikoak dira (1936tik gizonezkoak eta 1948tik emakumezkoak). Estropadetan, ibai-jaitsieretan eta ur lasterretan erabiltzen diren kanoak arraunlari batekoak, bikoak, zortzikoak eta hamarrekoak izan daitezke.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.