Kandido
Kandido edo Baikortasuna (frantsesez: 'Candide ou l'Optimisme') Voltairek idatzitako ipuin filosofikoa da. Testua Genevan plazaratu zuen, 1759ko urtarrilean. Hasieratik arrakasta handia izan zuen: egilea bizi zen bitartean hogei aldiz berrargitaratu zen. Frantsesezko literaturaren testu arrakastatsuenetariko bat da. Plazaratu eta hilabete geroago, sei mila ale salduak zituen; zifra horiek XVIII. menderako handiak dira. Kandido formakuntza narrazioa da, bidaia baten narrazioa eta bidaia horretan protagonista aldatuko da. Leibniz eta Wolfen filosofiaren kritika da, baikortasun arinari zuhurtzia praktikoa kontrajartzen dio; pentsaera horren alderdi komikoa eta absurdua erakusteko idatzi zuen Voltairek.[1] Euskaraz Ibon Sarasolak itzuli zuen 1972an.
Kandido | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Voltaire |
Sorrera-urtea | 1782 |
Argitaratze-data | 1759 |
Izenburua | Candide, ou l’Optimisme |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Frantziako Erresuma |
Ilustratzailea | Jean-Michel Moreau (en) |
OCLC | 470488115 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Bildungsromana, eleberri laburra, fikzioa eta narrazioa |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Index Librorum Prohibitorum |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Germaniako Erromatar Inperio Santua, Portugal, Otomandar Inperioa, Venezia, Brasil, El Dorado, Peruko Erregeorderria, Río de la Platako gobernazioa, Paraguay Governorate (en) , Frantziako Erresuma, Britainia Handia, Konstantinopla eta Bulgaria |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | best of all possible worlds (en) , 1755eko Lisboako lurrikara, Portuguese Inquisition (en) , esklabotza, gerra, filosofia, bidaia, unhappiness (en) , maitasuna, dolua, sociability (en) , Elikadura, Aberastasuna, giza migrazioa, Ironia, gizartea, gizakia, Arrazoia, abentura, hondamena eta baikortasuna |
Egilea
Voltairek inoiz ez zuen era garbi batez onartu ipuinaren egilea bera zenik. Berez, liburua, «Monsieur le docteur Ralph» izengoitiaz sinatuta dago, hau da, «Ralph doktore jauna».
Argumentua
Voltairek ipuin honen bidez bere ideia filosofikoak azaldu eta, halaber, irakurleak entretenitu nahi zituen. Horregatik lana ironiaz beterik dago. Protagonistaren izena, Kandido, horietako bat da zeren eta frantsesez "candide" hitza "xalo" esan nahi baitu. Eleberriaren hasieran Kandidok Westfaliatik alde egin behar du, baroiaren alaba, Kunegunda, musukatzen harrapatu baitute. Ordura arte Kandido Thunder-ten-tronckhen baroiaren gazteluan bizi zen; han Pangloss doktorea bere tutorea zen eta gauza asko irakatsi zion, esaterako "hau dela munduen onenetarikoa". Laster Bulgariako armadan errekrutatzen dute eta, soldadu gisa, gerraren krudelkeriak ezagutuko ditu. Orduan Herbehereetara ihes egingo du eta han, ezustean, Panglossekin egingo du topo. Doktorea fisikoki oso gaizki dago eta dituen berriak ere oso txarrak dira: baroiaren gaztelua bulgariar armadak hartu du eta, bertako guztiak hil ondoren, sua eman diote.
Pangloss, nahiz eta oso gaizki egon, dena ondo doala esaten du[2] eta Kandidorekin batera Lisboara joango da. Portugalgo hiriburuan 1755eko lurrikara ezagutuko dute. Hori gutxi izango balitz, Inkisizioak preso hartzen dituzte biak. Azken unean Kandido heriotzatik libratuko da Kuegundaren laguntzaz. Baina, ondoren, Kunegunda erreskatatzeko, Kandido judu bat Inkisidore Nagusia hil beharko ditu. Orduan, Kandido, Kunegunda eta emakume zahar bat Hego Ameriketara ihes egingo dute. Berriro ere Inkisizioa haien atzetik dabilenez. Hirurak banantzen dira eta Kandido Paraguain hartuko du babesa. Paraguai, dio Voltairek, jesuiten erresuma da: "Aitek dena dute eta jendeak ezer ez". Paraguain Kunegundaren anaiarekin egin zuen topo. Haien artean eztabaida handia sortzen da eta Kandidok larriki zaurituta uzten du. Berriro ere Kandido, Kakanbo bere morroiarekin ihes egin beharko du.
Kandidoren abenturak antzekoak izan dira mundu osoan zehar: El Dorado aurkituko du. Veneziara doa eta han Kunegunda Turkian dagoela printze batentzako platerak garbitzen jakingo du. Kakanbok ere esaten dio emakumea itsusitu egin dela eta bere umorea oso txarra dela. Hala ere, Kandidok harekin ezkondu nahi du eta Turkiara doa. Bidean, galera batean Pangloss eta Kunegundaren anaia aurkitu zituen, biak esklabu gisa lanean. Kandidok, El Doradon eskuratutako diamante batzuei esker, bien askatasuna erosi zuen.
Liburuaren amaieran guztiak Konstantinoplatik gertu zegoen etxalde batean aurkituko ditugu. Kandidoren dirua agortu da, Kunegunda eramangaitz bihurtu da, Kakanbo ez dago pozik bere lanarekin, Pangloss amorratuta dago zeren eta ezin baitu unibertsitate baten irakatsi... Kandido, bestetik, ez du ezer baieztatzen. Azkenean etxaldea ondo doa eta guztiek jatekorik badute. Nolabait amaiera ez da baikorra ezta ere ezkorra baina protagonista guztiak bakean bizi dira elkarrekin.[3]
Pertsonaia nagusiak
Hauek dira garrantzitsuenak:
- Kandido, protagonista,
- Kunegunda, Kandidoren maitea,
- Pangloss doktorea, Kandidoren tutorea,[2]
- Kakanbo, Kandidoren morroia,
- Martin, Kandidoren bidaia laguna,
- Baroia, Kunegundaren aita, gazteluaren jabea...
Ilustrazioak
Lehenengo edizioaren ilustrazioak Jean-Michel Moreauk egin zituen. Oso ezagunak dira. Hona hemen adibide batzuk:
- Baroiak Kandido gaztelutik kanporatu zuen.
- Kandidok beste herri batera ihes egin zuen.
- Ximinoak amoranteekin jolasten. Kandidok tiro egin zien pentsatuz emakumeei eraso egingo zietela.
Euskarazko itzulpena
Euskarara Ibon Sarasolak ekarri zuen, 1972an plazaratuz, Lur argitaletxearen eskutik, Kriseilu bilduman.[4]
Erreferentziak
- http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Kandido
- Pangloss doktorea baikortasunaren sinbolo bihurtu du mendebaldean. Ikus: (Ingelesez) «Definition of PANGLOSSIAN» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
- https://recortesjsm.blogspot.com/2017/11/resumen-de-candido-de-voltaire.html
- https://ekarriak.armiarma.eus/?i=753
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Liburuaren azterketa.
- (Frantsesez):Testua frantsesez.