Kandalanu
Kandalanu, Babiloniako XI. dinastiako (asiriarra) azken erregea izan zen, eta, bere erregealdia, K.a. 647tik K.a. 627 arte hedatu zen.
Kandalanu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VII. mendea | ||
Herrialdea | Babilonia | ||
Heriotza | K.a. 627 ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Bere erregealdiari buruz, ez da ezer ezagutzen, bere erresuma, Babilonia, Borsippa, Uruk eta Sippar hirietara mugatua zegoela izan ezik, Babiloniaren gainontzeko antzinako lurraldeak, asiriar goarnizioen kontrolpean baitzeuden. Babiloniako errege izendatua izan zen bere aurreko erregea, Shamash-shum-ukin, bere anaia eta Asiriako erregea zen Asurbanipalen aurka matxinatu ondoren.
Kandalanuren erregealdirako iturriak, urriak eta oso zatikatuak dira. Egungo dataziokoak, datatze formula ohikoak baino ezin dira aipatu ("Kandalanuren (erregealdiaren) xgarren urtean datatutako dokumentuak), baita kaltetutako idazkun kronologiko bat ere. Beranduago idazkun kronologikoetan, Kandalanu batzuetan aipatzen da eta beste batzuetan ez. Iturrien eskasiak, biziki zail egiten du bere nortasuna zehazteko kontua. Uste denez, Asurbanipalen beste anaia bat izan zitekeen, edo Shamash-shum-ukinen matxinadan zehar Asiriari leial mantendu zen tokiko eliteko partaideren bat. Bere izenak, itxuraz, akats fisikoren bat esan nahi du, ziuraski oin sardankoa. Kasu honetan, ez da ezinezkoa errege izendatu izana, berriki matxinatutako babiloniarrak izorratzeko; gainera, adimen urritasunen bat izango zuela uste da. Modu berean, Kandalanu, Asurbanipalek hartu zuen izen babiloniarra baino ez zela izan iradoki da. Azken hipotesi honen defentsan, ohi, Tiglath-Pileser III.a eta Salmanasar V.a, Babilonian, Pulu eta Ululayu izenekin errege izan zirela aipatzen da. Baina, G. Framek argudiatzen duenaren arabera, asiriar erregeek babiloniar izenak hartu izatearen ustezko adibide hauek, ez dira ebidentzia ofizialetan oinarritzen, eta, ondorioz, baztertu egin beharko lirateke. Gainera, jada aipaturiko Kandalanuren erregealdiaren testu kronologikoak (KAV 182), bera, Babilonian, Asirian, Assur-etil-ilanik errege bezala denbora bat zeramanean errege izan zela dio, hau da, Asurbanipal hil ondoren.
Bere heriotzarekin batera amaitu zen Babiloniako XI. dinastia eta Asiriak Babiloniaren gainean zuen domeinua, honen ondoren, urte beteko erregearte bat etorri zelarik, Nabopolasarrek tronua bereganatu zuen arte, XII. dinastia, neobabilioniarra edo kaldearra ezarriz.
Aurrekoa Shamash-shum-ukin |
Babiloniako erregea K.a. 647-K.a. 627 |
Ondorengoa erregeartea, eta, ondoren, Nabopolasar |