Kanal (komunikazioa)

Kanal edo bidea esaten zaio, komunikazioaren teorian, giza-komunikazioak behar duen bide materialari. Mezuak igorlearen eta hartzailearen artean dagoen tartea igarotzeko, bide bat, kanal bat behar izaten du. Aurrez aurreko komunikazioa kanala airea izaten da, non soinu-uhinek igorlearen mezua eramaten duten, igorlearen ahots-kordetatik entzulearen belarrietaraino. Irratia, telebista, edo mezuak transmititzeko beste edozein bide izan daitezke komunikazio-kanal.

Jakobsonen komunikazioaren eskema klasikoa.

Norabide bakarreko komunikazioa kanalak daude (irratia eta telebista, esaterako) eta bi norabideetako kanalak (telefonoa, esate baterako).

Datuak transmititzeko erabiltzen den bidea, kanala, mezuari oztopo handiagoak edo txikiagoak jar diezazkioke. Kanal batzuean, osagai hauek txertatu daitezke: kodetzaile eta deskodetzaileak, tarteko memoriak, multiplexadore eta demultiplexadoreak, modulagailu eta demodulagailuak, eta abar.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Restrepo Ángulo, Jairo (2007). Análisis de los procesos básicos de un sistema de comunicaciones. Universidad de Medellín. (10. or.) ISBN 9589801064.
  • (Gaztelaniaz) Arroyo Cantón, Carlos; Berlato Rodríguez, Perla (2012). «La comunicación». In Averbuj, Deborah. Lengua castellana y Literatura. Oxford University Press. (407. or.) ISBN 9788467367966.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.