Kanagawako olatu handia

Kanagawako olatu handia (japonieraz, 神奈川沖浪裏 Kanagawa-oki nami ura, hitzez hitz, "Itsaso zabaleko olatupean Kanagawan"), baita Olatua ala Olatu Handia izenburuaz ere ezaguna, Katsushika Hokusai japoniar margolari eta grabatzailearen xilografia bat da, 1829-1833 artean egina, Edo Aroan.

Kanagawako olatu handia
Jatorria
Sortzailea(k)Katsushika Hokusai
Sorrera-urtea1830(e)ko hamarkada
Izenburua神奈川沖浪裏 eta The Great Wave off Kanagawa
Ekoizpen lekuaJaponia
Ezaugarriak
Materiala(k)paperra eta Prusiako urdina
Dimentsioak26 (altuera) × 38 (zabalera) cm
Genero artistikoaukiyo-ea, meisho-e (en) Itzuli eta nishiki-e (en) Itzuli
TelesailaFuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
BildumaTokioko Museo Nazionala, Rijksmuseum, Honolulu Museum of Art (en) Itzuli, Centre Céramique (en) Itzuli, Metropolitan Museum of Art, British Museum, Tokyo Fuji Art Museum (en) Itzuli, National Gallery of Victoria (en) Itzuli, Museum of Art and Crafts Hamburg (en) Itzuli, Chicagoko Arte Institutua, Los Angeles County Museum of Art (en) Itzuli, Maidstone Museum & Bentlif Art Gallery (en) Itzuli eta MAK - Museum of Applied Arts (en) Itzuli
Inbentarioa13695, CVR.JP-P0075, RP-P-1956-733 eta 1925.3245

Hokusairen ezagunena da eta haren Fugaku sanjūrokkei (富嶽三十六景, «Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi») saileko lehenbizikoa; bere generoko estanpa ospetsuenetakoa izateaz gain, munduko irudi ezagunenetakoa ere bada. Xilografia hori egiteko erabili zen moldearen hainbat milaka kopia egin ziren, horietako asko europar bildumatzaileen eskuetara iritsiak. 1870eko hamarkadatik aurrera, frantses artista eta bildumatzaileen artean oso preziatua eta ospetsua bihurtu zen.

Gaur egun, hainbat museok artelan horren aleak dituzte, tartean Tokioko Museo Nazionala, Guimet museoa, New Yorkeko Metropoliar Museoa, Britainiar Museoa, Frantziako Liburutegi Nazionala eta Kataluniako Arte Museo Nazionala.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.