Kanagawa (prefektura)

Kanagawa prefektura (japonieraz: 神奈川県 Kanagawa-ken) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Yokohama da. Tokioren ondoren, Japoniako prefekturarik jendetsuena da, 9 milioi biztanle pasatxo 2010 urtean. Kantō eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik dago eta Tokioko metropoli eremua ere osatzen du.

Kanagawa prefektura
神奈川県
 Japonia
Ereserkia
Hikari Aratani (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-14
HiriburuaYokohama
governor of Kanagawa Prefecture (en) ItzuliYūji Kuroiwa (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°26′52″N 139°38′33″E
Azalera2,415,84 km²
MugakideakTokio, Shizuoka eta Yamanashi
Punturik altuenaMount Hiru (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria9.216.009 (2020ko irailaren 1a)
167.678 (2010)
Dentsitatea3.740 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKantō
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.kanagawa.jp

Geografia

Kantō lautadaren hego-mendebaldeko izkinan dagoen prefektura txikia da. Iparraldean Tokio du, eta Fuji mendiaren inguruak ipar-mendebaldean. Hegoaldean eta ekialdean, hurrenez hurren, Sagami Badia eta Tokioko Badia.

Prefekturaren ekialdea nahiko laua da eta oso urbanizatuta dago, Yokohama eta Kawasaki portu-hiriak barne. Hego-ekialdean berriz, Miura penintsularen inguruan, jende gutxiago bizi da baina turista asko jasotzen ditu batez ere aintzina Japoniako hiriburua izan zen Kamakurak. Mendebaldean Yamanashi eta Shizuoka prefekturek mugatzen dute eta alderdi hori menditsuagoa da, hemen bereziki aipatzekoan dira Odawara eta Hakone.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala besteak beste.

Historia

Japoniako sistema feudalean, gaur egungo Kanagawa prefektura Sagami eta Musashi probintzien parte izan zen. Yokohama, ur sakoneko porturik handiena Tokioko Badian, 1859an ireki zen atzerriko merkataritzarako, eta Japoniako merkataritza-portu nagusia bilakatu zen. Lehen trenbidea 1872an eraiki zen.

Bigarren Mundu Gerran, Yokohama, Kawasaki eta beste hiri nagusi batzuek kalte handiak jasan zituzten Estatu Batuen 1945eko bonbardaketen ondorioz.

Banaketa administratiboa

Kanagawa prefekturako mapa

Kanagawa prefekturan 19 hiri daude. Hauetaz gain 14 herri ere badaude 6 barrutitan elkartuta.

Hiriak

  • Hiri handienak:
  1. Yokohama (hiriburua, 3.697.894 biztanle)
  2. Kawasaki (1.437.266 bz)
  3. Sagamihara (719.677 bz)
  4. Fujisawa (416.418 bz)
  5. Yokosuka (414.960 bz)
  6. Hiratsuka (259.698 bz)
  • Hiri guztiak:
    • Atsugi (224.426 bz)
    • Ayase (83.453 bz)
    • Chigasaki (236.177 bz)
    • Ebina (128.387 bz)
    • Fujisawa (416.418 bz)
    • Hadano (169.893 bz)
    • Hiratsuka (259.698 bz)
    • Isehara (101.052 bz)
    • Kamakura (174.412 bz)
    • Kawasaki (1.437.266 bz)
    • Minamiashigara (43.753 bz)
    • Miura (47.308 bz)
    • Odawara (196.992 bz)
    • Sagamihara (719.677 bz)
    • Yamato (230.709 bz)
    • Yokohama (3.697.894 biztanle, hiriburua)
    • Yokosuka (414.960 bz)
    • Zama (129.568 bz)
    • Zushi (58.087 bz)

Herriak

  • Aikō barrutia: Aikawa eta Kiyokawa.
  • Ashigarakami barrutia: Kaisei, Matsuda, Nakai, Ōi eta Yamakita.
  • Ashigarashimo barrutia: Hakone, Manazuru eta Yugawara.
  • Kōza barrutia: Samukawa
  • Miura barrutia: Hayama
  • Naka barrutia: Ninomiya eta Ōiso.

Ondasun nabarmenak

Hauek dira turismoari dagokionez Kanagawa prefekturako lekurik interesgarrienak:

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.