Kanadako literatura
Kanadako literatura kultura anitzeko herrialde bateko literatura da, hainbat hizkuntzatan idatzia: Kanadako ingelesa, Kanadako frantsesa, bertako hizkuntza indigenak eta beste asko, hala nola Kanadako gaelikoa. Kanadako idazleen gaineko eragina handia izan da, geografikoki zein historikoki, Kanadak egun duen kultura-aniztasunaren isla izanik.
Gehienetan ingelesez eta frantsesez idatzia izan bada ere, indigenek idatzitako literaturak loraldia izan du azken urteetan, oinarrian ahozko tradizio, hizkuntza eta praktika kultural ugari dituena. Azken hamarkadetako beste ekarpen interesgarria beste herrialdeetako etorkinek egindakoa da. 1980ko hamarkadaz geroztik,
Indigenen literatura
Kanadako herri indigenak kulturalki anitzak dira.[1] Talde bakoitzak bere literatura, hizkuntza eta kultura ditu.[2][1] Beraz, "literatura indigena" terminoa engainagarria izan daiteke. "Mohawk-en literatura dago, Okanagan-en literatura dago, ez baitago indigena generikorik".[1] Inuit literatura tradizionalki ahozkoa izan da, idazleek, berriz, ingelesez aritu dira orain arte. Izan ere deitutako inuiten idazketa sustatzeko sortu dute Burt Award sarian ingelesezko testuak baino ez dira onartzen.
Kanadako literatura frantsesa
1802an Kanada Behereko Legebiltzarreko liburutegia sortu zen, Kanadako lehena. Konparatzeko, Britainia Handiko Komunen Ganberako liburutegia hamasei urte geroago sortu zen. Bertan zeuden liburu guztiak Kanadako parlamentura eraman zituzten Montrealera, bi Kanadak, Behekoa eta Goikoa, elkartu zirenean. 1849ko apirilaren 25ean gertaera dramatiko bat gertatu zen: jendetza bildu zen, haserre, eta sua eman zioten Kanadako parlamentuari, frantsesez zein ingelesez idatzitako milaka liburu errez. Hori dela-eta, zenbaitek diote Quebecek ez zuela literaturarik izan 1820ko hamarkadara arte.
Kanadako literatura frantsesa hasi zabaltzen, neurri handi batean, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, industrializazioaren hastapenak, eta, bereziki, 1960ko hamarkadako Iraultza Isila ere eragile izan ziren. Mundu mailako arreta lortu zuen Antonine Maillet eleberrigileak Goncourt saria irabazi zuenean.
Konfederazioaren aurretik
Kanadako literatura-antologietan ia beti sartzen den lehen idazle kanadarretako bat Thomas Chandler Haliburton (1796 – 1865) da, Eskozia Berrian jaio eta hezia, Kanada ofizialki jaio baino bi urte lehenago hil zena. Sam Slick pertsonaia komikoagatik gogoratua da, The Clockmaker liburuan eta beste lan batzuetan agertzen dena..
1867tik aurrera
"Konfederazioaren Poetak" izenaz ezagutzen den poeta-talde batek, Charles G. D. Roberts, Archibald Lampman, Bliss Carman, Duncan Campbell Scott eta William Wilfred Campbell barne, protagonismoa hartu zuen 1880 eta 1890ean, natura inspirazio gisa hautatuta. Isabella Valancy Crawford, Frederick George Scott eta Francis Sherman ere talde horrekin lotuta agertzen dira batzuetan.
Garai horretan E. Pauline Johnson eta William Henry Drummond poesia herrikoia jorratzen ari ziren; Johnson Mohawk herentzian oinarritua, eta Drummond erabilera dialektalean.
L. M. Montgomery Anne of Green Gables eleberria argitaratu zen lehen aldiz 1908an. 50 milioi bat kopia saldu dituela estimatzen da, mundu osoan gehien saltzen den liburuetako bat izanik.
Stephen Leacock (1869-1944) munduan gehien saltzen duen umoreko idazlea izan zen 1915 eta 1925 artean. Bere fikziozko libururik ezagunena, Sunshine Sketches of a Little Town, 1912an argitaratu zen.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Kanadako hiru nobelagile garrantzitsuenak hauek izan ziren: Hugh MacLennan (1907–1990), W. O. Mitchell (1914-1998) eta Morley Callaghan (1903–1990). MacLennanen lanik ezagunenak Barometer Rising (1941) eta Two Solitudes (1945) dira; Callaghan-ena Such Is My Beloved (1934) and More Joy in Heaven (1937) eta Mitchellena Who Has Seen the Wind.
Natura azpimarratzen zuen tradizioari aurka eginez Leonard Cohen poetaren Beautiful Losers (1966) eleberria, "Kanadan inoiz idatzitako libururik lotsagabeena" izendatu zuten.[3] Poeta gisa garrantzi handiko ibilbidea duen arren, Cohen ezagunagoa da kantari eta konpositore herrikoi gisa, jarraitzaile askorekin nazioartean.
Farley Mowat idazle kanadarra ezaguna da Never Cry Wolf (1963) lanagatik eta Lost in the Barrens (1956) haurrentzako liburuagatik.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Mavis Gallant, Mordecai Richler, Norman Levine, Margaret Laurence eta Irving Layton idazleek ildo modernistari ekin zioten F. R. Scott, A. J. M. Smith-en urratsei jarraituz.[4]
Kanadako literatura garaikidea: 1967tik aurrera
Esan liteke nazioartean ezagunena den idazle kanadarra (bereziki Robertson Davies eta Mordecai Richler hil zirenetik) Margaret Atwood dela, eleberrigile emankor, poeta eta kritikaria. XX. mendeko Kanadako beste autore garrantzitsu batzuk hauek dira: Margaret Laurence, Mavis Gallant, Michael Ondaatje, Carol Shields, Alistair MacLeod, Mazo de la Roche eta Gabrielle Roy.
Talde hori, Alice Munro-rekin batera (ingelesezko ipuinen idazle bizi onena deitu izan diote), Kanadako idazleen "olatu berri" baten partaideak dira, eta batzuk 1950eko hamarkadan hasi ziren lanean.[5]
Kanadako beste nobelagile garrantzitsu batzuk dira Carol Shields, Lawrence Hill eta Alice Munro. Carol Shields-en Harrizko egunkariek eleberriak Pulitzer Saria irabazi zuen 1995eko, eta Larry's Party nobelak Orange Saria 1998an. Lawrence Hill-ek idatzitako Book of Negroes Commonwealth Writer's Prize irabazi zuen 2008an. Alice Munro, berriz, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen kanadarra izan zen, 2013 urtean.[6] Man Booker Nazioarteko Saria ere jaso zuen Munrok 2009an.
Anne Carson gaur egun bizi den poeta kanadarrik ezagunena da. Carsonek 1996an irabazi zuen poesiako Lannan Literatur Saria.
Euskarara ekarriak
- Margaret Atwood: Neskameren ipuina (The Handmaid's Tale, Zigor Garrok itz.).
- Juliana Léveillé-Trudel: Nirliit (Aiora Jakak itz.)
- Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, Isabel Etxeberriak itz.) eta Zorion handiegia (Too Much Happiness).
Erreferentziak
- Eigenbrod, Renate. (2003). Aboriginal Literatures in Canada: A Teacher’s Resource Guide A Teacher’s Resource Guide. .
- «Culture» indigenousfoundations.adm.arts.ubc.ca.
- Who held a gun to Leonard Cohen's head? Tim de Lisle, Guardian Online, retrieved 11 October 2006.
- «Norman Levine» Independent.co.uk 20 June 2005.
- "For a long time Alice Munro has been compared with Chekhov; John Updike would add Tolstoy, and AS Byatt would say Guy de Maupassant and Flaubert. Munro is often called the best living writer of short stories in English; the words "short story" are frequently dropped." Riches of a Double Life, Ada Edemariam, Guardian Online, retrieved 11 October 2006.
- «Nobel-winner Alice Munro hailed as 'master' of short stories» Cbc.ca.