Kanadako Zaldizko Polizia

Kanadako Zaldizko Polizia (ingelesez Royal Canadian Mounted Police edo RCMP, eta frantsesez Gendarmerie royale du Canada edo GRC), herri hizkuntzan Mounties ezizenez deituak ("Zaldizkoak") Kanadako polizia federala eta nazionala da, hortaz lege federalen betetzearen bermatzailea da.

Kanadako Zaldizko Polizia
Maintiens le droit
Datuak
Izen laburraRCMP eta GRC
MotaZaldizko polizia, polizia federala eta jendarmeria
HerrialdeaKanada
IzengoitiaThe Mounties
Jarduera
KidetzaInternational Association of Anti-Corruption Authorities (en) Itzuli
Enplegatuak30.558 (2021eko apirilaren 1a)
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaPublic Safety Canada (en) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua34.397.000.000 $ (2022)
Historia
Sorrera1920ko otsailaren 1a
Ordezkatzen duNorth-West Mounted Police (en) Itzuli eta Dominion Police (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: rcmpns Twitter: rcmpgrcpolice Instagram: grcrcmppolice Edit the value on Wikidata
Kanadako Zaldizko Poliziako bi kide.

Ontario, Quebec eta Ternua eta Labrador probintziako zati batzuk ez beste(hauetan euren berezko poliziak baidituzte: Ontario Provincial Police, Sûreté du Québec, eta Royal Newfoundland Constabulary), Kanada herrialdeko lurralde ia guztian hedatuta dago. Horren ondorioz Zaldizko Polizia Kanadako polizia indar handiena da, 2005. urtean 23.466 kidek osatzen zutelarik.

Kanadako Zaldizko Polizia antzinako Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Polizia (North West Mounted Police edo NWMP) eta Eremuko Poliziaren (Dominion Police) ondorengoak dira, bakoitza 1868 eta 1873. urteetan sortuak. 1904. urtean Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Poliziak Errege edo Erret titulua eskuratu zuen, hortaz Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Errege Polizia izena izatera iragan zen (Royal North West Mounted Police edo RNWMP). Ipar-Mendebaldeko Zaldizko Errege Polizia eta Eremuko Polizia elkartu ondoren ateratako polizia indar berriak 1920. urtean Kanadako Zaldizko Errege Polizia (Royal Canadian Mounted Police) izena jaso zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.