Kanadako Uhartedi Artikoa

Kanadako Uhartedi Artikoa edo Kanadako Artxipelago Artikoa[1] (ingelesez: Canadian Arctic Archipelago), gehienetan Uhartedi edo Artxipelago Artikoa (ingelesez: Arctic Archipelago), Kanadako iparraldean dagoen uhartedia da, Ozeano Artikoan. Ipar Amerikako muturrean kokatzen da, Kanadako Nunavut eta Ipar-mendebaldeko lurraldetan eta bere 36.563 uharteek 1.424.500 km² azalera dute.

Kanadako Uhartedi Artikoa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBarbeau Peak (en) Itzuli
Garaiera2.616 m
MotaUhartedi
Azalera550.000 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak75°N 90°W
UTC orduaUTC−04:00
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaOzeano Artikoa

Uhartediak mendebaldean Beaufort itsasoa; iparraldean Ozeano Artikoa; ekialdean Groenlandia, Baffin badia eta Davis itsasartea; eta hegoaldean Hudson badia eta Kanada kontinentala ditu.

Kanadako Artxipelago Artikoak 94 uharte nagusi ditu, hiru munduko hamar uharte handienen artean tartean, eta 36.469 txikiak.

Historia

Paleo-eskimo izeneko inuiten aurrekari den kultura duela 4.500 urte jada ingurune honetan kokatua zegoen.

Haien hurrengo kulturei, Pre-Dorset eta Dorset kultura esaten zaie, uhartediko Baffin uharteko Dorset badian aurkitutako aztarna batzuen arabera.

Pre-Dorset kulturako biztanleek aldi bateko larruzko dendetan bizi ziren, baina baliteke lehen elurrezko etxeak ere (igluak alegia) haiek eraiki izana. Mikrolito edo harri landu txikien tresna garatua zeukaten, zeina lotzen den Alaskako Denbigh kulturarekin.

Dorset kultura k.a. 500 urtetik gure aroko 1.500 urtera arte nagusi izan zen uhartedian, non Thule kultura aurreratuagoak desplazatu zituen. Thule horien ondorengoak dira gaur egungo inuitak[2].

Ingurua esploratu zuen lehen europarra Martin Frobisher izan zen 1570eko hamarkadan; baina ez zen sekula kolonizaziorik izan. Ptaktikan, Kanadako subiranotasuna 1880ko hamarkadan gauzatu zen, eta honek Franklin barrutia ezarri zuen 1895ean, uhartediko ia uharte guztiak barne. Barrutia 1999an desegin zen Nunavut lurraldea sortu zenean, inuti bertako biztanleei autonomia emanez.

Uharte nagusiak

Hauexek dira irla nagusiak:

IzenaKokapena*AzaleraAzalera heinaBiztanleria
(2001)
MunduanKanadan
Baffin uharteaNunavut NU507.451519.563
Victoria uharteaNorthwest Territories NT, Nunavut NU217.291921.707
Ellesmere uharteaNunavut NU196.236103168
Banks uharteaNorthwest Territories NT70.028245114
Devon uharteaNU NU55.2472760
Axel Heiberg uharteaNunavut NU43.1783270
Melville uharteaNorthwest Territories NT, Nunavut NU42.1493380
Southampton uharteaNunavut NU41.214349721
Galesko Printzearen uharteaNunavut NU33.33940100
Somerset uharteaNunavut NU24.78646120
Bathurst uharteaNunavut NU16.04254130
Patrick printzearen uharteaNorthwest Territories NT15.84855140
William erregearen uharteaNunavut NU13.1116115960
Ellef Ringnes uharteaNunavut NU11.29569160
Bylot uharteaNunavut NU11.06772170

* NT = Ipar-mendebaldeko lurraldeak, NU = Nunavut

Groenlandiaren ondoren, Uhartedi Artikoa eskualde artikorik handiena da. Klima artikoa da eta eskualdean tundra da nagusi. Ia uharte gehienek ez dute biztanlerik, batzuetan badaude Inuiten herrixkak kostaldeetan.

Uharteen mapa


  • Belcher uharteak
  • Long uhartea
  • Akimiski uhartea
  • Charlton uhartea


Uhartedi Artikoaren mapa


  • Baffin uhartea
  • Jens Munk uhartea
  • Koch uhartea
  • Bray uhartea
  • Rowley uhartea
  • Foley uhartea
  • Air Force uhartea
  • Charles printzearen uhartea
  • Vansittart uhartea
  • White uhartea
  • Southampton uhartea


  • Resolution uhartea
  • Loks Land uhartea
  • Akpatok uhartea
  • Uharte handia
  • Salisbury uhartea
  • Nottingham uhartea
  • Mansel uhartea
  • Coats uhartea
Mapan ez dauden uharteak
  • Beechey uhartea
  • Yorkeko dukearen uhartedia
  • Gateshead uhartea
  • Haig-Thomas uhartea
  • Hans uhartea
  • Killiniq uhartea
  • Jenny Lind uhartea
  • Ottawa uharteak
  • Leopold printzearen uhartea
  • Skraeling uhartea
  • Trodely uhartea
  • Weston uhartea

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «The People of Nunavut» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.