Kampong

Kampong hitzak, malaieraz, herria edo herrixka esan nahi du. Bruneiko banaketa administratiboko hirugarren eta azken maila da, barrutia eta mukim edo azpibarrutiaren ondoren. Herrialde hontan, guztira, 498 kampong edo herrixka aurki daitezke.

Pariangan kamponga, Mendebaldeko Sumatra.

Berezitasunak

Bruneiko mukim edo azpibarruti bakoitzean, gutxienez kampong edo herrixka bat dago, azpibarrutiaren izen berbera duena.

Salbuespena

Amo mukim edo azpibarrutia, izen bereko kampong bakar bat ere ez duen Bruneiko azpibarruti bakarra da.

Ezaugarriak

Ohi, kampong hauek, auzo bezala funtzionatzen dute, berez, udalerriak, mukim edo azpibarrutiak baitira. Eta kampongak, azpibarrutien auzoak izango lirateke, praktikan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.