Elastiko
Elastikoa (baita ere ezaguna kamiseta gisa Hego Euskal Herrian eta tiserta gisa Ipar Euskal Herrian) gorputz-enborra estaltzen duen janzki bat da. Elastikoak eskuarki ez du folarik, ez botoirik eta ez patrikarik, anoki biribila izaten du eta mahuka motzak.
- Artikulu hau jantziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elastikotasun (argipena)».
"Tiserta" T-shirt ingeles hitzaren moldaketa da, hau da, "T eiteko alkandora", zeinak, irudian ikus daitekeen bezala, T itxura duen eta gehienetan kotoiz egina den.
Elastiko motak
Ohiko janzkerako elastikoak
Elastiko hauek gerriraino iristen dira, baina luzera modaren arabera alda daiteke. Adibidez, badira zilborra agerian uzten duten elastiko motz eta estuak.
Kirol elastikoak
Kirol taldearen koloreak eta kirolariaren izena edota zenbakia daramaten elastikoak dira, taldeak eta kirolariak erraz bereizi ahal izateko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.