Kamila Valieva
Kamila Valerievna Valieva (Kazan, Errusia, 2006ko apirilaren 26a) errusiar patinatzaile-artistiko bat da, bakarkako modalitatean lehiatzen dena. 2022ko Europako txapelduna eta 2022ko Olinpiar Jokoetako patinaje artistikoan.
Kamila Valieva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kazan, 2006ko apirilaren 26a (17 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Bizilekua | Mosku |
Talde etnikoa | Volgako tatariarra |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko patinatzaile artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 160 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Russian Olympic Committee (en) |
Valievak munduko errekorra du programa laburrean, patinaje librean eta emaitza osoan. Munduko bederatzi errekor finkatu ditu bere ibilbidean. Lehen emakumezko patinatzailea da 250, 260 eta 270 puntuen mugak gainditzen emaitza osoan, denboraldi bakarrean; lehenengoa 170 eta 180 puntuko muga gainditzen patinaje librean eta lehenengoa gainditzen 90 puntuak programa laburrean. Bigarren emakumea da historian toeloop laukoitza egiten, bere entrenatzaile Alexandra Trusovaren ostean, eta laugarren emakumea historian quad bat egiten, 16.a Axel hirukoitz bat egiten eta hirugarrena Axel hirukoitz bat eta quad bat egiten programa berean, Alysa Liu eta Sofia Akatevaren ostean.