Lev Kamenev

Lev Borisovitx Kamenev (Jaiotza-izena: Rosenfeld; errusieraz: Лев Бори́сович Ка́менев; Mosku, 1883ko uztailaren 18agreg./uztailaren 6ajul. - ib., 1936ko abuztuaren 25a) sobietar politikaria izan zen.

Lev Kamenev

SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1919ko martxoaren 25a - 1926ko urtarrilaren 1a
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1917ko urriaren 10a (juliotar egutegia) - 1917ko urriaren 23a (juliotar egutegia)
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛев Розенфельд
JaiotzaMosku, 1883ko uztailaren 18a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaLubianka, 1936ko abuztuaren 25a (53 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Olga Kameneva
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Pushkin House (en) Itzuli
Academia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Boltxebike
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Bizitza

1901ean Alderdi Sozialdemokratako ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Genevan Lenin eta Zinovievekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, Pravda egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu eta 1917an Iraultza gailendu zen arte ez zuten aske utzi. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Zinovievekin elkartu zen Stalinen aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero traizioz salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.

Kartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziur aski torturak jaso eta gero, haren erruduntasuna aldarrikatu zuen epaiketan. Bera, beste milaka errusiar komunistaren antzera, Purga Handia deritzan errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutxa, beste batzuekin batera, berak eraman zuela.

Hil eta gero, eta Stalinen mendeku tipikoaren arabera, Kameneven familiak ere patu izugarri latza izan zuen. Haren emaztea eta bi seme hil zituzten. Bakarrik Vladimir Glebov,semerik gazteenak biziraun zuen Stalinen presondegietatik eta 1994an hil zen.[1]

Zinovievek eta Kamenevek beren erruduntasuna aldarrikatu zuten

Ziuraski Stalinen aginduz era basatian torturatua izan eta gero, zera aitortu zuen Kamenevek:

ZINOVIEV: Alderdiko Batzorde Zentrala eta Stalin izugarri gorrotatzen genituen. Uste osoa genuen beharrezkoa zela nola edo hala alderdiko buruzagiak ordezkatzea; gu jartzea haien ordez, Troskyk esan bezala.

KAMENEV: Nik, Zinovievek eta Trotskyk abiarazi genuen konplot terrorista (...). Bi aukera baino ez zeuden: alderdiaren aurkako borroka oneski eta erabat bukatzea; edo borrokaren jarraitzea, baina masen laguntza erabili gabe, plataforma politikorik gabe eta banderarik gabe: hau da, izu indibidualaren bidez. Bigarren aukera hautatu genuen. Alderdiaren zuzendaritzaren eta herrialdearen aurkako mugagabeko gorrotoak ekarri gaitu hona.

Fiskalak Kamenevi laguntzen dio (...):

VICHINSKI: Maltzurkeria eta botere pertsonala lortzeko grina izan al ziren arrazoi bakarrak?

KAMENEV: Bai, gure taldeak boterea lortzeko grina.

VICHINSKI: Ez al duzu uste horrek ez duela inolako zerikusirik gizarte-idealekin?

KAMENEV: Iraultzaren eta kontrairaultzaren arteko antzekotasun bera da.

VICHINSKI: Kontrairaultzaren alde al zaude?

KAMENEV: Bai.

- Pierre Brouék "Moskuko prozesuak" liburuan jasoa, 1964.

Erreferentziak

  1. Geert Mak, In Europa, 2009. Episode "1933, Russia"
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.