Kamel Ziani
Kamel Ziani Huasisi (Al-Hoceima, Maroko, 1972ko otsailaren 20a) atleta profesional ohia da, maratoian espezializatua.[1] Marokon jaioa, gaztetatik bizi da Orion (Gipuzkoa), eta euskal herritarra da.
Kamel Ziani | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Al-Hoceima, 1972ko otsailaren 20a (52 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | arabiera Amazigera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Markarik onenak
Hona hemen bere markarik onenak, distantzia luzeko zenbait probatan:
- Maratoia: 2:10:18, Amsterdamen 1997ko azaroaren 2an lortua.
- Maratoi erdia: 1:02:56, Amsterdamen 2000ko irailaren 17an lortua.
- 5.000 metrokoa: 13:59.88, Sevillan 1998ko maiatzaren 30ean lortua.
Ibilbidea
Pistan ez ezik, krosean eta proba herrikoietan ere hartu du parte. 1999an Behobia-Donostian hirugarrena izan zen.[2]
18 maratoitan arituta, behin garaipena lortu zuen: 2003an Gasteizko Maratoian, hain zuzen ere.[3]
Hona hemen txapelketa ofizialetan izan dituen emaitzak:
Urtea | Txapelketa | Lekua | Emaitza | Marka |
---|---|---|---|---|
2001 | Munduko Atletismo Txapelketako maratoia | ![]() |
29.a | 2:25:43 |
2002 | Europako Atletismo Txapelketako maratoia | ![]() |
7.a | 2:13:51 |
2003 | Europako Kross Txapelketa | 27.a | ||
2005 | Munduko Atletismo Txapelketako maratoia | ![]() |
50.a | 2:25:06 |
Mediterraneoko Jokoetako maratoia | ![]() |
Utzi | ||
2006 | Europako Atletismo Txapelketako maratoia | ![]() |
30.a | 2:21:29 |
Erreferentziak
- «Dominak garesti, eta finalak helburu», Berria, 2006-08-06.
- (Gaztelaniaz) «Las lecciones de Kamel Ziani», Diario Vasco, 2007-11-10.
- (Gaztelaniaz) «Ziani venció en la primera edición del Maratón Martín Fiz», El Mundo, 2003-04-13.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) IAAF erakundearen datu baseko fitxa.
- (Gaztelaniaz) Espainiako Federakuntzaren fitxa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.