Kamehameha Etxea
Kamehameha Etxea (hawaieraz: Hale O Kamehameha) edo Kamehameha Dinastia Hawai'iko Erresumako errege dinastia izan zen Kamehameha I.ak 1810ean uharteak bateratu zituenetik Kamehameha V.a hil zen arte, 1872an. Euren kontribuziorik garrantzitsuena gobernu era konstituzionala izan zen, antzinako Hawaiiko kapu sistemaren ordez mendebaldeko legedia ezartzea, Tolerantzia Ediktoa ezartzea erlijio askatasuna emanez eta Mahele Handiaren promulgazioa, lur-jabetza pribatua baimenduz lehen aldiz Hawaiin.
Erregeak
- Kamehameha I.a, "Handia", (1795–1819)
- Kamehameha II.a, Liholiho, (1819–1824)
- Kamehameha III.a, Kauikeaouli, (1825–1854)
- Kamehameha IV.a, Alexander Liholiho, (1854–1863)
- Kamehameha V.a, Lot Kapuāiwa, (1863–1872)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.