Kamal Ganzouri
Kamal Ganzouri (Monufia, 1933ko urtarrilaren 12a - Kairo Berria, 2021eko martxoaren 31) egiptoar ekonomialari eta politikaria izan zen. Egiptoko lehen ministroa izan zen 1996tik 1999ra eta 2011ko abendutik 2012ko uztailera. "Pobresen Ministroa" eta "Oposizioaren Ministroa" bezala ezagutua izan zen.
Kamal Ganzouri | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2011ko abenduaren 7a - 2012ko abuztuaren 2a ← Essam Sharaf (en) ![]() ![]()
1996ko urtarrilaren 2a - 1999ko urriaren 5a ← Atef Sedki (en) ![]() ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Garwan (en) ![]() | ||||
Herrialdea | Egiptoko Erresuma (1933 - 1952) Egiptoko Errepublika (1953 - 1958) ![]() ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Heriotza | El-Tagamu El Khames (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea Doktoretza : ekonomia | ||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Alderdi Nazional Demokratikoa |
Michigan Estatuko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, egiptoar unibertsitateetan eman zituen eskolak. Anuar as Sadateko kontseilaria izan zen. Hosni Mubaraken gobernuko ministro izan zen behin baino gehiagotan.
1996ko urtarrilean lehen ministro izendatu zuten. 1999ko urrian ordezkatu zuten arte, 387 lege onartu zituen eta Niloko haranetik kanpora biztanleria lekualdatzeko proiektuak onartu zituen.
2011ko Egiptoko Iraultza babestu zuen. Gobernu militarrak koalizio gobernu bateko lehen ministro izendatu zuen 2011ko azaroan. 2012ko ekainean dimititu zuen Mohamed Morsi presidente hautatu eta gero.