Kama
Kama (errusieraz: река́ Ка́ма; tatareraz: Чулман, latinez: Çulman; udmurteraz: Кам) Errusiako ibaia da, Volgaren ibaiadar nagusia ezkerraldetik. Izan ere, bilgunearen aurreko ibilbidea kontuan hartuta, Kama Volga baino luzeagoa da. 1.805 kmko luzera eta 522.000 km²ko arroa ditu[1].
Kama река́ Ка́ма (ru) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.805 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 55°21′50″N 49°59′52″E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako kraiak | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 507.000 km² |
Arro hidrografikoa | Volga Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 4.100 m³/s |
Lakuak | Kama Reservoir (en) ![]() |
Bokalea () | Volga, Kuibyxev-eko urtegia eta Txusovaia |
Geografia
Iparraldeko Ural mendietan du iturria, Udmurtiako Kuligi (errusieraz: Кулига) herriaren ondoan. Hasieran iparralderantz doa, ekialde eta hegoalderantz gero, eta hego-mendebalderantz amaieran. Kazanetik behera, Samarako urtegian, Volgara isurtzen da, 1.805 km korritu ostean[2].
Hidrologia
Azaro amaiera edo abendu hasieratik apirilera arte Kama ibaia izozturik egoten da. Emari handiena, urte osokoaren %60, udaberrian izaten du, elurra urtzen den garaian[2]. Errate baterako, Sarapulen (arro osoaren %37) urteko batezbesteko emaria 1.754 m³/s da; handiena maiatzean du (6.512 m³/s) eta txikiena martxoan (507 m³/s)[3].
Kamaren batez besteko emariak (m³/s) Sarapulen neurtuak[3]
Datuak: 1914-1961 bitartean

Ekonomia
Mendeetan erabili izan da Ural mendietatik egurra eramateko. Gaur egun garrantzi handia du Errusiako ibai nabigazioan. Bestalde, haren ibilguan daude Perm eta Votkinsk ur indarretxeak, 500 eta 1.000 MW-ko potentziakoak.
Ibaiadar nagusiak
- Kosa ibaia
- Vishera ibaia
- Sylva ibaia
- Chusovaya ibaia
- Belaia ibaia
- Ik ibaia
- Izh ibaia
- Vyatka ibaia
Hiriak
Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Solikamsk, Berezniki, Perm, Sarapul eta Naberezhnye Chelny dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 201-01-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «Kama River» Global.britannica.com
- «The Kama River» Gorodperm.ru
- «Kama at Sarapul» Webworld.unesco.org