Kalyanamalla

Kalyanamalla XVI.mendeko idazle indiarra izan zen. Poeta eta idazle hau ospetsua egin zen Ananga Ranga liburuaren egile bezala. Sarritan liburu hau erotikoa bezala aipatu baldin bada, berez bikoteentzako sexualitateari buruzko esku liburu bat da. Kalyanamallari buruz oso informazio eskasa dugu. Antza denez Brahman kastakoa zen, hau da, goi mailako apaizen kastakoa. Dirudienez, Kalingakoa zen, Indiako probintzia.[1]

Kalyanamalla
Bizitza
JaiotzaIndia, ?
Herrialdea India
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Erreferentziak

  1. Suzanne G. Frayser; Thomas J. Whitby: Studies in human sexuality: a selected guide. Libraries Unlimited. 1995. 143or. ISBN 978-1-56308-131-6.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.