Kalte-galerak

Kalte-galerak norbaitek, beste baten erruz, izan dituen galeren edo hondamenen balioa dira[1], bereziki zuzenbidearen arloan; eta eragileak, geroago, egoera jakin batzuen menpean ordaindu behar izango ditu. Kalte-galeren ordaina[2], kalte-ordaina[3] edo damu-domaia (Ipar.)[4] kalte-galeren ordainetan ematen edo hartzen den diru-kopurua da. Kalte-galeren adigaia erantzukizun zibilarekin lotu-lotuta dago, ezen hark kaltedunak zenbateko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edukiko duen ezartzea ahalbidetzen baitu.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  2. «Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  4. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).

Kanpo estekak

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.