Kalo
Kaloa Europa hegoaldeko ijitoen hizkuntza da, Romaniaren dialektoa. Iberiar penintsulan hitz egiten da batez ere. Jatorrizko hizkuntzaren elementuak gordez, gaztelaniaren edo katalanaren zenbait hitz eta, batik bat, euren gramatika bereganatu ditu.
Kalo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | ![]() ![]() eta baita Frantzia, Brasil, Argentina eta Mexiko ere |
Hiztunak | 40.000-170.000 (estimazioen arabera) |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza mistoa. Erromantze gramatika; eta romaniaren oinarria lexikoan | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | rmq |
Ethnologue | rmq |
Glottolog | calo1236 |
IETF | rmq |
Talde etniko horren bizimodu gogorra eta estigma historikoagatik, hizkuntza hau ezkutatutako hizkuntza izan da: taldekoak ez zirenek ez ulertzeko erabiltzen zen. Hori dela eta, gaur egun, gramatika eta sintaxia galdua dago neurri handi batean. Ijitoen kolektiboak eta Gobernuz kanpoko erakundeetatik, bultzatzeko eta berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.
Mailegu linguistikoak
Aldibidez, gaztelaniak edo beste erromantze hizkuntzetatik ere, bere hitzen mailegu linguistikoekin aberastu dira.
- gachó (jatorrizko gadjó, "gizona")
- chava (kaloren chavó, "mutiko", jatorriz "seme" adierazteko erabiltzen zena)
- parné ("dirua")
- chorar ("lapurtu")
- currelar edo currar ("lan egin")
- fetén ("bikaina")
- molar ("gustokoa izan")
- pinrel (kaloren pinré, "oina")
- biruji ("hotza")
- piltra ("ohea")
- churumbel ("ume, haur")
Ikus, gainera
- Erromintxela
- Europako hizkuntza gutxituak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.