Kalmarko gaztelua
Kalmarko gaztelua (suedieraz: Kalmar slott), Suediako Kalmar hirian dagoen gaztelu historikoa da.
Kalmarko gaztelua Kalmar slott | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Kalmarko konderria |
Suediako udalerria | Kalmar udalerria |
Koordenatuak | 56°39′29″N 16°21′19″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Jabea | National Property Board of Sweden (en) |
Kudeatzailea | Destination Kalmar AB |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Atalak | eraikin: 6 |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Kungsgatan 1, 392 33 |
E-posta | mailto:kalmarslott@kalmar.com |
Webgune ofiziala | |
Historia
Kalmarko itsasartea zaintzeko dorre bat eta kaia eraiki ziren XII mendean Kalmarren. Magnus III.a Suediakoak gotorleku bihurtu zuen harresi bat eraikiz eta erpinetan dorre biribilak ezarriz.
Gaztelu honetan Kalmarko Batasuna sinatu zen 1397an. Itun honi esker Margarita I.a Danimarkakoa Eskandinaviako hiru erresumatako erregina bihurtu zen; Danimarka, Norvegia eta Suedia batuz. Hiru erresumek bat eginda jarraitu zuten 1523 urtera arte.
XVI mendean Suediako errege desberdinek gaztelua handitu egin zuten pizkundeko jauregi bihurtuz. 1611 eta 1613 artean Suedia eta Danimarkaren arteko Gerra izan zen eta Kalmar hiriarekin batera gaztelua ere oso kaltetuta gelditu zen. Fredrik Wilhelm Scholander arkitektoak bideratu zituen lanak XIX mendean eta gazteluak 1891 urtean hartu zuen gaur egungo itxura. 1941ean egindako lanei esker gaztelua urez inguraturik gelditu zen.
Iruditegia
- Kalmarko gaztelua.
- Itsasartetik ikusita.
- Harresietako dorre zirkularra.
- Aretoa.
- Barne patioa.