Kalkulatutako iritsiera-ordua

Kalkulatutako iritsiera-ordua (Ingelesezko eran ere ezaguna, Estimated time of arrival, laburtuta ETA) garraiobide batek helmugara iritsiko den aurreikusitako edo kalkulatutako[1] ordua da. Aireportu eta beste garraio terminal batzuetan bidaiariek ikusi ohi duten informazio oinarrizkoa izaten da, eta alderdi operatibotik ere inportantea da, aire trafikoa antolatzeko edo aireportuetako ate asignazioa erabakitzeko.

Aurrikusitako hegaldien iritsieren panela aireportu batean.

Helmugara iristeko oraindik behar den denbora zehaztu nahi bada, ETE erabiltzen da (estimated time enroute edo estimated time elapsed; bidean igarotako denbora).

ETAren kalkulua nahiko konplexua izan daiteke, adibidez, eguraldi aldaketak, ibilbide mota desberdinak eta lotutako abiadura eta desbideratze desberdinak kontuan har daitezke. GPS gailuek ETA kalkuluak askoz errazagoak egin dituzte.

ETA terminoa ingelesez ezagun egin da ez bakarrik garraiobideen antolakuntzan. Adibidez, “fabrikazio-denboretarako” edo mantentze-lanetarako geratzen den denbora kalkulatzeko ere erabiltzen da. Interneten ere agertzen da zerbitzari eta zerbitzuetatik zerbait deskargatzeko behar den denborarekin lotuta.

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «estimate» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.