Kalkarenita
Kalkarenita kareharri mota bat da, bere %50a, gutxienez, hare tamainako (0,0625etik 2mmko diametrora) karbonato alez osatua. Hare tamainako garau horiek koral, maskor, ooide, intraklasto, pellet edo kareharri zein dolomita zaharragoen zatiak izan daitezke. Kalkarenita, itxuraz, hareharri baten antzekoa da, baina karbonatoz osatua.
Kalkarenita | ![]() Mineral infotaula irakurtzeko era | ||
![]() | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kaltzio karbonatoa |
Kalkarenitak itsaso zein itsasoz kanpoko hainbat ingurunetan sor daitezke. Kostako hare dunatan ere sor daitezke, hondartza zein itsaso barretan, turbiditatan edo beste deposito batzuetan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.