Kalkaneo

Kalkaneoa (latinetik Os calcis) edo orpo hezurra oineko hezur bat da tartsoen taldekoa, laburra, asimetrikoa kubo ez erregular formakoa eta sei aurpegi ditu: goikoa, behekoa, atzekoa, aurrekoa eta alboetakoak. Horietatik bi, gutxi gora-behera, artikularrak dira. Hezur honek, oineko orpoa eratzen du.

Kalkaneo
Kalkaneoa (A letrarekin, berdekara ilunez) Irudi gehiago
Ezkerreko kalkaneo.
Xehetasunak
Honen parteOina
Tartsoa
Konponenteakcalcaneal tuberosity (en) Itzuli
calcaneal tubercle (en) Itzuli
sustentaculum tali (en) Itzuli
calcaneal sulcus (en) Itzuli
tarsal sinus (en) Itzuli
anterior talar articular surface (en) Itzuli
middle talar articular surface (en) Itzuli
posterior talar articular surface (en) Itzuli
groove for tendon of fibularis longus muscle of calcaneus (en) Itzuli
fibular trochlea (en) Itzuli
articular surface for cuboid (en) Itzuli
anterior process of calcaneus (en) Itzuli
ArtikulazioaTortolosa
Kuboidea
calcaneofibular ligament (en) Itzuli
lateral talocalcaneal ligament (en) Itzuli
Posterior talocalcaneal ligament (en) Itzuli
Dorsal calcaneocuboid ligament (en) Itzuli
superior fibular retinaculum (en) Itzuli
inferior extensor retinaculum of foot (en) Itzuli
plantar fascia (en) Itzuli
subtendinous calcaneal bursa (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezOs calcaneum, os calcis
MeSHA02.835.232.043.300.710.300
TAA02.5.11.001
FMA24496
Terminologia anatomikoa

Tartsoen lehen ilarako behealdean dago. Goialdetik astragalo izena duen eta, euskaraz, tortolos bezala ezagunagoa den hezurrarekin artikulatzen da. Aurrealdetik, berriz, kuboide hezurrarekin artikulatzen da. Ibiltzerakoan, oinaren lehen euste puntua da, odolak gutxien irrigatzen duen tokietako batean dagoelarik. Oin zolako kuxinak babesten du, gantz ehunezkoa, funtzio arintzailea duena. Bere atzealdeko aurpegian, gorputzeko zurdarik indartsuenaren ezarpena hartzen du: Akilesen zurda, alegia, eta bere oin zolako aurpegitik, faszia edo oin zolako aponeurosia sorrarazten du, gaixotasun batzuetan zerikusi handia duena, oin zolako faszitisa edo kalkaneoko ezproia kasu.

Kalkaneoak astragaloarekiko duen posizioa (artikulazio azpiastragalotarra) eta lurrarekiko duenak, atzeoin posizio baroa, balgoa edo neutroa zehazten dute. Atzeoin baroak eta, batik-bat, balgoak, lokomozio aparatuaren gaixotasun ezberdinen arduradunak dira, eta, hori dela eta, ohiko ibileraren arazoak agertzen dira, ondorio kliniko garrantzitsuekin: gainkargak, mina, lautza, gihar nekea, juanikoteak...) oinari zein hanka osoari dagokionez. Guzti honetatik, zera dator: bere kokapena oso garrantzitsua dela ibiltze on baterako eta baita oinaren gainontzeko talde artikularraren osasunerako ere.

Egitura

Kubo formako hezurra denez, sei aurpegi ditu. Honako hauek dira bere xehetasunak:

  • Barruko aurpegia: Bertan, Kalkaneoko Kanala dago, baita kalkaneoko tuberositate txikia edo sustentácullum talia ere
  • Kanpoko aurpegia: Trokleo peroneoa du.
  • Aurrealdeko aurpegia: Bertan, kalkaneoko tuberositate nagusia dago, kuboides hezurrarekin artikulatzeko, diartrosi generoko artikulazio batekin elkarrekiko ahokaduran.
  • Atzealdeko aurpegia: Akilesen zurdaren ezarpenerako tuberositatea
  • Goiko aurpegia: Astragaloarentzako aurpegi artikularrak. Diartrosi trokoide generoko artikulazioa
  • Beheko aurpegia: Kalkaneoko trigonoa osatzen duten hiru tuberositateak ditu, 2 atzekoak eta 1 aurrekoa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.