Kaliope
Kaliope[1] (antzinako grezieraz: Καλλιόπη, Kalliópê, "ahots ederduna"), greziar mitologian, olerkaritza epikoaren eta elokuentziaren musa zen. Kutsu maiestatetsuko neskatxa bat bezala irudikatzen da, urrezko koroa bat daramala, Hesiodoren arabera, gainontzeko musen gainetik zegoela adierazten zuena. Girlandekin apaintzen da, esku batean tronpeta bat daramala eta olerki epiko bat bestean.
Kaliope | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Mnemosine |
Ezkontidea(k) | Oeagrus (en) eta Akeloo |
Bikotekidea(k) | Apolo, Magnes (en) , Ares, Strymon (en) , Zeus eta Akeloo |
Seme-alabak | Orfeo, Linus (en) , Hymen (en) , Rhesus of Thrace (en) , Edonus (en) , Koribante eta Ialemus (en) |
Anai-arrebak | Klio, Melpomene, Urania, Euterpe, Terpsikore, Erato, Polimnia eta Talia |
Gainontzeko musak bezala, Zeus eta Mnemosineren (oroimena) alaba da. Eagrorekin ezkondu zen, eta, honekin, Orfeo, Marsias eta Linoren ama izan zen, azken honen aita, Apolo izan zela ere esaten den arren. Estrimon ozeanidarekin, Resoren ama izan zen, Troiako Gerran, bertara iritsi eta hurrengo egunean hil zen errege traziar bat. Estrabonek, Zeusekin, Koribanteen ama izan zela dio. Iturriren batzuk, Himeneoren ama izan zela ere badiote, ezkontzen eta ezkon kantuen jainkoa, beste batzuk, Klio edo Uraniaren alaba zela dioten arren.
Esaten denez, Kaliope Heraklesetaz maitemindu zen, eta bere lagunak oturuntzetan kantatuz biziberritzeko modua erakutsi zion. Beste batean, Zeusek, Afrodita eta Persefonek, Adonis zaindu (eta gozatzeagatik) zuten lehia konpontzeko lana eman zion. Kaliopek, Adonisek, Afroditarekin lau hilabete, Persefonerekin beste lau, eta, falta diren laurak, Adonisek berak aukeratutakoarekin pasa zitzala erabakiz konpondu zuen. Adonisek, beti aukeratu zuen Afrodita, Persefone, beste munduko jainkosa hotz eta sentsibilitaterik gabea baitzen.
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |