Kalimotxo
Kalimotxo %50a ardo beltzaz eta %50a Coca Colaz egindako alkoholdun edaria da[1], batzuetan kali edo motxo ere deitua.
Kalimotxo | |
---|---|
Konbinatu | |
Materialak | kola 4a fluid ounce (US nutrition) (en) ardo beltza 4a fluid ounce (US nutrition) (en) kikara edalontzi zabala |
Osagaiak | ardo beltza eta kola |
Izenak
"Kalimotxo" hitza Bizkaian sortua bada ere, beste hainbat lekutan edaten dute nahastura:
- Espainian calimocho grafia erabiltzeaz gainera Rioja libre ("Errioxako Ardoa" eta "Cuba Libre" elkartuta) diote.
- Txilen jote diote (euskaraz "putre")
- Serbian, Mazedonian, Kroazian eta antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, bambus (euskaraz banbu).
- Txekiar Errepublikan, houba.
- Hungarian, Vadász (euskaraz "ehiztaria") edo vörösboros kóla.
- Argentinan, Rock 'n roll.
- Mozambiken, Catembe.
- Brasilen, Diesel.
- Herbeheretan, Frikandelle.
Prestaketa
Osagaiak |
- 1/2 ardo beltza |
- 1/2 Coca Cola (edo kolazko freskagarria) |
Batzuetan masusta-likore piska bat ere botatzen dute. Badaude nahastura antzeko batzuk:
- Pitilingorri: %50a ardo beltza eta %50a laranjazko freskagarria
- "Tinto de verano": %50a ardo beltza eta %50a tonikazko freskagarria.
- Spritzer: %50a ardo zuria eta %50a tonikazko freskagarria.
Nahastura kantitate ezberdinetan zerbitzatua da:
- Kalitxiki, edalontzi txikitan, txikitoetarako erabiltzen direnetan.
- Baso altuan.
- Baso zabalean.
- Katxi, 750 ml-ko edukiera duen plastikozko edalontzian (Espainian mini, maceta, litro, cubalitro edo jarra ere deitua).
- Botiletan, batez ere kalean litroak hartzen dituzten gazteek.
Jatorria
1970eko hamarkadan nahasketa jadanik edan bazuten ere, Rioja libre izenaz ezaguna zen. Kalimotxo izena 1972ko Algortako Portu Zaharreko jaietan "Antzarrak" izeneko kuadrilak asmatua zen[2]. Txosnan zegoen kide batek erositako ardoa aukeran ez zegoela konturatu eta edakera txarra disimulatzeko zerbait bota behar zutela erabaki zuen. Izenaren asmatzaileak "Kalimero" eta "Motxo" zirenez, "Kalimotxo" izena jarri zioten.
Bitxikeriak
- Sandevid enpresak, jadanik nahasketa prestatua saltzen duena, kalimocho grafia erabiltzen du.
- Coca Cola enpresak Kalimotxo marka erregistratu du tokian tokiko.[3][4] Hala ere, ez du edaria merkaturatzen, baina bere logotipo duten katxiak banatzen ditu herriko jaietan.
- Espainiako Real Academia Españolak calimocho[5] hitza onartu du gaztelaniaz.
- Edaria erabilia da oso, alkohol jolasetan; adibidez, kinito, Señor del tres eta bestetan.
Erreferentziak
- Schaap, Rosie. (2013/05/22). «Wine and Cola? It Works» The New York Times.
- www.elcorreodigital.com
- Marken bilatzailea
- Coca-Colaren datuak Bizkaian
- calimocho DRAE