Kalimako

Kalimako (antzinako grezieraz: Καλλίμαχος; Zirene, c. K.a. 310/305 - Alexandria, K.a. 240) Zirenen, familia noble batean, jaio zen poeta eta eruditua izan zen.

Kalimako

Bizitza
JaiotzaZirene, K.a. IV. mendea
HeriotzaAlexandria, K.a. 240 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, liburuzaina, epigrammatist (en) Itzuli, mythographer (en) Itzuli, elegist (en) Itzuli eta idazlea
Genero artistikoaNeoteric (en) Itzuli

Musicbrainz: 51d26e58-b4ba-4d84-a800-6ea0fdde88d4 Discogs: 4407124 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alexandriako aldirietan eskola bat ireki zuen, eta gramatikari eta poeta ospetsuenetako batzuk haren ikasle izan ziren; nabarmentzekoa da Apolonio Rodaskoa.

Ptolomeo II.aren eskutik jaso zuen Alexandriako Liburutegia ordenatzeko mandatua, eta horretan aritu zen hil zen arte. Hark egindako lana ikaragarria izan zen, eta, horregatik, bibliotekarien (edo, gutxienez, katalogatzaileen) gurasotzat hartu izan da. Haren Pinakes (taulak) deituek (Liburutegiaren katalogo osoa jasotzen zuten 120 ale, kronologikoki ordenatuta) oso baliagarriak izan ziren garai klasikoari buruz egindako ondorengo bibliografia- eta litaratura-lanetarako.

Lanak

Haren poesia-lanetatik zati batzuk, sei Ereserki eta 63 epigrama kontserbatu dira; baita Hecale izeneko poema epiko laburra ere. Lanik ezagunena Bereniceren adatsa izeneko poema da, gureganaino iritsi dena, baina ez haren jatorrizko bertsioa, Gaius Valerius Catullus-ek, Katulok, egindako imitazio baten bidez baizik.

Kalimakok literaturaz ikuspegi berezia zuen, eta horrek helenismoaren barruan izen adierazgarrien artean jartzen du. Homero estimatzen zuen, eta imitaezin kontsideratzen zuen. Hala ere, epika baztertu egiten zuen.

Kalimakoren eskola Aristotelesen kontrakoa zen, hark defendatzen zituen batasuna, perfekzioa eta hedapena baztertu egiten baitzituen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.