Kalikrates
Kalikrates (grezieraz Καλλικράτης) K.a. V. mendeko arkitekto greziarra izan zen.
Kalikrates | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Atenas, K.a. 470 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Heriotza | Antzinako Atenas, K.a. 420 (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Persiarrak K.a. 480. urtean Atenas suntsitu ostean, Periklesek Kalikrates eta Iktinosi agindu zien, K.a. 447 eta K.a. 432. urteen artean Akropolisen eraikitako eraikinen proiektuak, Fidias zuzendari zutela. Lan hauetako bereziena Partenoia izan zen.
Inskripzio baten arebera, Kalikrates Atenaseko Akropoliko Atena Nike tenpluaren arkitektoa izan zen ere.
Beste inskripzio batek dio, Akropoliseko harresien eraiketako arkitektoetako bat izan zela. Plutarkok adierazten du, Atenas eta Pireo batzen zituen Harresi Luzeen eraiketa erdia egiteko kontratatua izan zela.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.