Kaligae

Kaligaeak (singularrez kaliga), sandalia lotuak dira, larruzko uhalekin eginikoak, erromatar legioetako soldaduek eta laguntzaileek, Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioan zehar.

Kaligae erromatar bat.

Batenbatek, zola edo moztutako larru zati bat izan dezake. Sandalia hauek, oinaren erdialdean eta orpoaren gainaldean lotzen ziren. Gainera, soldaduentzako, zolek burnizko iltzeak sartzen zitzaizkien, honako xede hauekin:

  • sandaliak indartzea
  • soldaduari tiratze hobea ematea
  • kaligaeak armatzea (hau da, soldaduari, hauekin ostikadak joz min egitea ahalbidetzea).

Oso erraz ezagutzen dira, estatua askotan irudikatuta agertzen baitira. Gainera, aurkikuntza arkeologikoek, ale mordoa eman dute, batzuetan, kontserbazio egoera bikainean.

Bitxikeriak

  • Kaligula enperadorearen izena, ezizen militar bat da, kaligaren txikigarria, eta, beraz, sandaliatxoa esan nahi duena.

Erreferentziak

  • Suetonio Hamabi zesarren bizitzak. Kaligularen bizitza

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.