Kaliasen bakea

Kaliasen bakea, K.a. 449 inguruan eman zen, Atenasek zuzendutako Deloseko Liga eta Persiar Inperioaren artean, Mediar Gerrak amaitutzat emanez.

Ezaugarriak

Bakea, Kalias politikari atenastarrak negoziatu zuen. Persiak, lurraldea galtzen jarraitzen zuen greziarren esku Xerxes II.ak K.a. 479an inbasioak amaitu zituenetik, eta, K.a. 450erako, bakea ezartzeko prest zeuden.

Kaliasen bakeak, Asia Txikiko estatu joniarrei autonomia eman zien, persiar probintzietako gobernariak Egeo Itsasoaren kostaldean ezartzea debekatu zuen, eta persiar itsasontziak itsaso honetatik nabigatzea debekatu zuen. Aldi berean, Atenas, Persiak Asia Txikian, Zipre edo Egipton zituen lurraldeak bakean uztera konprometitu zen.

Litekeena da bake hitzarmen hau, ofizialki sekula existitu ez izana. Tuzididesek ez zuen sekula aipatu, eta, Plutarkok, Eurimedonteko guduaren ondoren sinatu zela edo sekula ez zela sinatu mantendu zuen.

Ondorioak

Edonola ere, dirudienez, Persiarekin etsaitasunak amaitzea lortu zuen adostasunen bat egon zen, eta, Atenasi, Korinto eta Tebas bezalako beste estatu batzuetatik zetozen mehatxu berriei aurre egitea ahalbidetu ziona. Gatazka horiek, beste greziarrek, Deloseko Ligak existitzen jarraitzko arrazoirik ez zegoela sentitzen hasii zirenean agertu ziren (Espartarrek, Xerxes II.aren inbasioari aurre egiteko sortu zuten Peloponesoko Ligan oinarrituta sortu zena), Persia, jada ez baitzen mehatxu bat.

Atenasek, zerga gehiago eta gehiago eskatzen zituenez, eta bere aliatuenganako kontrol handiagoa zuenez, Liga, benetako inperio batean bihurtu zen, eta Atenasen lehenagoko aliatu asko, matxinatzen hasi ziren. Kalias, Espartarekin K.a. 445ean lortutako bakearen arduraduna ere izan zen arren, hogeitamar urteko bakea deritzona, gorantz eta gorantz zihoan atenastar mehatxua, azkenik, Peloponesoko Gerran amaituko zen.

K.a. 450 ondoren, ez zen greziar eta persiarren artean gudu zuzenik izan, baina Pertsiak, greziar kontuetan muturra sartzen jarraitu zuen hurrengo hogei urteetan, eta, bere laguntza, erabakigarria izan zen Espartak Peloponesoko Gerra irabazterako garaian.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.