Kalevi Sorsa
Taisto Kalevi Sorsa (Keuruu, 1930eko abenduaren 21a - Helsinki, 2004ko urtarrilaren 16a) finlandiar politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1972tik 1975era, 1977tik 1979ra eta 1982tik 1987ra.
18 urterekin Finlandiako Alderdi Sozialdemokratan sartu zen. 1959tik 1965era Parisen lan egin nuen UNESCOn eta 1965etik 1969ra UNESCOren Finlandiako bulegoko idazkari nagusia izan zen. 1969an Rafael Paasiok alderdiko idazkari izendatu zuen. Alderdi sozialdemokrataren buru izan zen 1975etik 1987ra eta aldi horretan hiru aldiz bete zuen lehen ministro kargua.
Finlandian eragin handiena izan zuen lehen ministroetako bat izan zen, eta ongizate-estatua indartu zuen. Kanpo politikan Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakunde babestu zuen eta herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldea murrizten saiatu zen.
Bere ibilbide politikoa amaitu zen Sobietar Batasuneko agintariekin harreman iraunkorrak ezkutatu zituela zabaldu zenean.