Kaletxiki (Urretxu)
Kaletxiki Urretxuko (Gipuzkoa) alde zaharreko kale bat da. Gipuzkoako kalerik estuena izatearen ospea du; izan ere, 1,10 metro zabal da, eta bi lagun horpoz horpo nekez igaroko dira horma ukitu gabe. Urretxuko Udalak 2009an zaharberritu zuen.
Kaletxiki | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Urretxu |
Koordenatuak | 43°05′N 2°19′W |
Jende gutxi igaro ohi da kale horretatik, oinezko gehienek nahiago dituzte inguruko kaleak erabili.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Ainhoa MÚGICA: «¿Sabes cuál es la calle más estrecha de Gipuzkoa?», Diario Vasco, 2014-05-20
- (Gaztelaniaz) Asier ZALDUA: «La calle más estrecha de Gipuzkoa», Noticias de Gipuzkoa, 2014-01-08.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.