Kalera, kalera
Kalera, kalera euskal abesti abertzalea da. Hitzak eta musika Imanol Urbieta eta Josu Txapartegi Txapasek egin zituzten,[1] baina klandestinitate giroa zela eta Telesforo Monzónek argitaratu zuen.[2] Kantutegi askotan Monzonen lan gisa agertzen da, eta Urbietak berak ez du inoiz horren inguruko eztabaidarik sortu. Urbietaren emaztea zen Kontxi Aizarnak ere hala adierazten du elkarrizketa batean:
« | Imanol eta Txapas beti izan dira oso gertukoak. Badute elkarrekin egindako kanta bat: Kalera, kalera. Wikipediak esaten du Telesforo Monzonena dela, baina ez, Imanol Urbietak eta Josu Txapartegik egin zuten. Noski, ez zuten esan eurena zela, kanta ezkutuan zabaldu zelako, herriz herri, garai hartako multikopistekin. | » |
—Kontxi Aizarna[oh 1] |
Euskal herritar borrokalari presoei eskainia, gaur egun ere maiz abesten da.[3] Urbietaren omenezko Bakarrik eta libre diskan Fermin Muguruzaren bertsioa jasotzen da.
Abestiaren hitzak
« |
Altza begiak zapaldu orok, |
» |
Imanol Urbieta eta Josu Txapartegi |
Erreferentziak
- Lartzaguren, Edu. (2015-11-01). «Onenak ginen, onak ote ginen jakin gabe». Berria.
- Kalera, kalera, Telesforo Monzonen kantak, Armiarma webgunea. Badirudi jatorrizko bertsioa ez baizik berriago bat dakarrela: zapalduren ordez zabaldu, kideren ordez libre...
- Aitziber Laskibar Lizarribar. (2011-12-07). Durangoko plaza berdea. .