Kale izen
Kale izena edo odonimoa (grezierazko οδός, odós, "kale" + ὄνομα ónoma, "izena") hiri barneko eta kanpoko bideei emandako izendapena da. Toponimiaren azpi-atala da.
Kale izenak helbidearen zati garrantzitsua da, eraikinen kokapena gehienetan kale izenaren arabera ematen baitira, zenbaki batekin zehaztua.
Kale izenek bi zati izaten dute: izen generikoa (bide edo gunearen mota, adibidez "etorbide") eta izen berezia (bide edo gunearen zehazte izena, adibidez "Nafarroa"). Hala ere, kale izen batzuk generikorik gabe eman daitezke (adibidez "Urbieta") eta beste batzuk izen berezirik gabe (adibidez "Bulebarra"). Batzuetan, izen berezia baino izen generikoaren zehazte hutsa da, honen ezaugarriren bat adierazten duena (adibidez "Kale berria").
Odonimiaren izen generikoa
- Kale[1], Karrika[2] (hiriko oinarrizko bide mota)
- Kalexka[3]
- Zeharkale[4]
- Zumardi, Zumarkale[5]
- Bide[6]
- Bidehandi[7]
- Pasealeku[8], Ibiltoki
- Kaia [9], Molla
- Erribera[10]
- Etorbide[11]
- Hiribide[12]
- Errepide[13]
- Bulebar
- Galtzada[14]
- Kantoi[15]
- Portale
- Zubi[16]
- Bidezubi[17]
- Eskailera[18]
- Bidarri[19]
- Aldapa[20], Aldatz
- Plaza[21], Enparantza[22] (hiriko oinarrizko zabalgune mota)
- Plazatxo
- Lorategi[23] (hiriko berdegune txikia)
- Parke[24] (hiriko berdegune handia)
Erreferentziak
- Urbieta kalea, Donostia (Kale izendegia)
- Karrika Handia, Donibane Lohizune
- Sokamuturra kalexka, Donostia
- Uribitarte zeharkalea, Bilbo (Kale izendegia)
- Mazarredo zumarkalea, Bilbo (Kale izendegia)
- Iturribide, Bilbo (Kaletegia)
- Adolphe Thiers bideahandia, Donibane Lohizune
- Kontxa pasealekua, Donostia (Kale izendegia)
- Martzana kaia, Bilbo (Kale izendegia)
- Botikazar erribera, Bilbo (Kale izendegia)
- Armada etorbidea, Iruñea (Kale izendegia)
- Askatasunaren hiribidea, Donostia (Kale izendegia)
- Basurtu-Kastrexana errepidea, Bilbo (Kale izendegia)
- Ategorrietako Galtzada Zaharra, Donostia
- Santa Maria kantoia, Gasteiz
- San Antongo zubia, Bilbo (Kale izendegia)
- Miraflores Larreagaburu bidezubia, Bilbo (Kale izendegia)
- San Bartolome eskailerak, Gasteiz
- Mallona bidarriak, Bilbo (Kale izendegia)
- Santo Domingo aldapa, Iruñea (Kale izendegia)
- Aihotz plaza, Gasteiz
- Foruen enparantza, Oñati
- Gernika lorategia, Bilbo (Kale izendegia)
- Cristina-enea parkea, Donostia (Kale izendegia)
Kanpo estekak
- Kale izendegiak: Izenak hautatzeko irizpideak eta erabiltzeko arauak, Mikel Gorrotxategi, Durangon, 2009ko ekainaren 4an (Euskaltzaindiaren gunean)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.