Kale
Kalea edo karrika, zentzu zabalean, hiri edo herrietan, bi etxe-lerroren artean doan bidea da. Euskal gizarte-antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa ere bada, baserriari kontrajarriz erabiltzen dena[1].
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Karrika (argipena)»
Kalearen ezaugarri nagusiak honakoak dira:
- Batez ere, herriaren barruan leku batetik bestera doan errepidea da. Salbuespenak salbuespen, pertsonak eta ibilgailuek erabiltzen duten lekua da.
- Hiri eremua publikoa da, ekintza publikoak egiten diren eremua hain zuzen ere: lanera edo eskolara joateko lekua, paseatzeko lekua, jolasteko edo lagun eta auzokoekin egoteko lekua, eta abar.
- Eremu lineala da, bertan dauden egiturak (etxeak, arbolak, kale-argiak, eta abar) lerro-forma mantentzen dute, baita bertan egiten duten giza-ekitaldiak (manifestaldiak, prozesioak, azoka txikiak...) ere.
- Kalea sortzen eta inguratzen duten eraikinak giza-jarduerak ere sortzen dituzte: merkataritza, informazioa, turismoa, eta abar.
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kale. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.