Kalaupapa
Kalaupapa, AEBetako Hawaii estatuko Molokai uharteko herrixka bat da. Kalaupapa penintsulan dago, munduko kostaldeko amildegi handienen oinean, Ozeano Barearen mailatik 1010 metrorako garaierara altxatzen direnak.
Kalaupapa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 66 ft |
Mota | unincorporated community in the United States (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°09′09″N 156°55′26″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hawaii |
County of Hawaii | Kalawao konderria (Hawaii) |
Babestutako-eremua | Kalaupapa Leprosy Settlement and National Historical Park (en) |
Leku geografikoa | Kalaupapa Peninsula (en) |
Kalaupapa herrixka legenardunen babesleku izan zen, Damian Veusterrekoa misiolari katolikoak zaindua. Bere muturrean, 1200 gizon, emakume eta haur, uharte-presondegi honetan erbesteratuak zeuden. Isolamendu legea, Kamehameha V.a erregeak aldarrikatu zuen, eta 1969 arte indarrean mantendua, urte horretan, ezeztatua geratu zelarik. Gaur egun, kolonia horren instalakuntzak, Kalaupapako Parke Historiko Nazionalaren zati dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.