Kalamua
Kalamua edo Maaxa[1] Elgoibar (Gipuzkoa) eta Etxebarria eta Markina (Bizkaia) artean kokatuta dagoen mendia da. Muina Etxebarriren lurretan dago. Geologikoki, Euskal Herriko arkuaren barne da.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kalamu»
Kalamua / Maaxa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 768 m |
Prominentzia | 222 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°13′38″N 2°27′30″W |
Mendikatea | Kalamuako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Eibartik |
Mendi erreza eta ematen duen baino politagoa. Gehienbat Artibaiko aranean daukan bistengatik eta baita egun berberean Urko mendia egiteko daukan aukeragatik. Umeekin eta mendian hasiberriekin joateko paregabea urtaldi osoan
Historia
Diruzulo eta Olaburuko dolmenek salatzen dute gutxienez brontze edo burdin arotik gizakia bertan ibili zela.
1390ean eta 1942an, Akondiako larreetan Oinaztarren eta Ganboatarren arteko borrokaldiak gertatu ziren, banderizoen garaian.
Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez, gudariak Maaxean eta faxistak Kalamuan hilabete batzuetan gotortu ziren, trintxerak, bunkerrak eta bestelako babeslekuak eraikiz.
Ibilbideak
Hauek dira Kalamuara igotzeko abiapuntu nagusiak eta ibilbidearen denborak:
- Ixuako mendatetik: ordubete.
- Arratetik: ordubete eta 15 m.
- Elgoibartik: ordubete eta 45 m.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
Ikus, gainera
- Kalamuako Estazio Megalitikoa
- Bizkaiko mendien zerrenda
- Gipuzkoako mendien zerrenda
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |