Kalamazoo (Michigan)
Kalamazoo Michigango hiri bat da. Kalamazoo konderrian kokatua dago, eta bertako hiriburua da. Azken zentsuaren arabera 73.598 biztanle ditu. Kalamazoo-Portage eremu metropolitarreko hiririk handiena da. Metropoli eremuak 335.340 biztanle zituen 2015ean[1]. Chicagotik eta Detroitetik distantzia berberera dago, 230 kilometro inguru.
Kalamazoo | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Michigan |
County of Michigan | Kalamazoo konderria (Michigan) |
Alkatea | David Anderson (en) |
Posta kodea | 49001, 49003, 49004, 49005, 49006, 49007, 49008, 49009, 49019, 49048 |
FIPS kodea | 26-42160 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°17′N 85°35′W |
Azalera | 65.013689 km² |
Altuera | 239 m |
Mugakideak | Benton Harbor (Michigan) |
Demografia | |
Biztanleria | 73.598 (2020ko apirilaren 1a) −664 (2010) |
Dentsitatea | 1.132,04 bizt/km² |
Etxebizitzak | 29.208 |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1829 |
Telefono aurrizkia | 269 |
Hiri senidetuak | Kingston |
Hizkuntza ofiziala | ingeles |
kalamazoocity.org |
Kalamazoo ezaguna da bere erosketa eremuarengatik, Kalamazoo Mall izenekoa. Ameriketako Estatu Batuetan ireki zen oinezkoentzako lehenengo merkatal-gunea izan zen, 1959an. Hala ere, 1999an lau sekziotik bi trafikora ireki ziren berriro ere. Western Michigan University unibertsitate publikoa eta Kalamazoo College arte liberalen unibertsitate pribatua hirian daude.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Bureau, US Census. «Census.gov» Census.gov (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.